10. urteurrena ospatuko du Ttur-tturrek
Irudi berria eta Facebook sare sozialeko kontua ere aurkeztu ditu Euskaltzaleon Bilguneak Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hamar urte betetzen ditu aurten. Hori ospatzeko, urte osorako egitarau zabala osatzen ari da. Horrez gain, irudi berria eta Fa...
Irudi berria eta Facebook sare sozialeko kontua ere aurkeztu ditu Euskaltzaleon Bilguneak
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hamar urte betetzen ditu aurten. Hori ospatzeko, urte osorako egitarau zabala osatzen ari da. Horrez gain, irudi berria eta Facebook kontua ere aurkeztu ditu.
Ospakizunen egitaraua, behin-behinekoa, behealdeko koadroan dago jasota. Urteek aurrera egin ahala, zehazten eta osatzen joango direla jakinarazi dute Ttur-tturreko kideek.
Bestalde, hamargarren urteurrenaren harira, irudia berritu du bilguneak. Ohiko ikurra moldatu dute, 10. urteurrena dela gogorarazteko. Irudia bera eta moldaketa, Larraitz Lasarenak dira.
Sare sozialetan taldeari buruzko informazioa zabaltzeko beharra ere ikusi dute Ttur-tturreko kideek. Hori dela eta, aurrerantzean Facebooken topa dezakete euren lanari eta ekintzei buruzko informazioa interesa dutenek. Horretarako, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea bilatu behar da.
Euskararen aldeko lanean, hamar urteko bidea egin du Ttur-tturrek. Herritarrei ere, horretarako gonbita egin die.
Ekimenak
Maiatza
- Maiatzak 4. Gartxot, aitzineko konkista. 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Ondoren, hitzaldia Asisko Urmenetarekin.
- Maiatzak 26. Sagardo Eguna, 18:00etan, plazan. Ttur-tturrek egingo du hasierako txotxa.
Maiatza-ekaina
- Barne gogoeta egingo dute bilguneko kideek.
Abuztua
- Xanistebanak.
Iraila
- Argazki erakusketa. 10 urte hauetan bildutako argazkiekin osatutakoa.
Urria
- Udazken Jaia. Ttur-tturren urteurren jaia.
Abendua
- Liburu eta disko azoka. Gabonen bueltan.
- Txerri Eguna. San Tomas Egunaren, abenduaren 21aren, bueltan.