Musika eta sevillanak Apirileko Feriaren protagonistak
Gaur hasiko da V. Apirileko Feria Errenteria-Oreretan, eta aurten, Aljarafe elkarteak antolatu du. Hiru egunerako egitaraua prestatu dute, eta bertan musika eta sevillanak dira protagonista. Gaur 19:00: Errenteriako V. Apirileko Feriaren inaugurazioa ...
Gaur hasiko da V. Apirileko Feria Errenteria-Oreretan, eta aurten, Aljarafe elkarteak antolatu du. Hiru egunerako egitaraua prestatu dute, eta bertan musika eta sevillanak dira protagonista.
Gaur
- 19:00: Errenteriako V. Apirileko Feriaren inaugurazioa alkate eta zinegotziekin. Aurresku eta sevillana batekin hasiko dute.
- 19:30: Ohorezko ardo finoa agintari eta gonbidatuentzat.
- 20:00: Sevillanak.
- 02:00: Itxiera.
Bihar
- 12:00: Sevillanak, ardoa eta pintxoak.
- 12:30: Haurrentzako tailerrak sevillanen hastapenetan.
- 13:30: Sevillanak, ardoa eta pintxoekin.
- 20:00: Flamenko-ikuskizuna ondorengo taldeekin: Flamenko Alhacaba (gitarra kantua eta dantza) eta Berriketan (flamenko eta txalaparta fusioa). Ondoren, sevillana dantzak.
- 02:30: Itxiera.
Etzi
- 11:00: Talde eta abesbatza gonbidatuen emanaldia: Coro Rociero Aljarafe (Errenteria), Semblante Andaluz (Lasarte-Oria), Alegria de la Sierra (Arrasate), Concha Rociera (Errenteria), Sentimiento Andaluz (Lasarte-Oria) eta Axarquia Hijos de Almanchar (Barakaldo).
- 13:00: Sevillanak, ardoa eta pintxoak.
- 18:00: Aljarafe dantza taldearen saioa.
- 18:30: Arrasateko Grupo Rociero Al Andalus-en saioa.
- 19:00: Amigos del Sur taldearen saioa.
- 21:00: Amaiera.