Mikel Ugarte musikaria omenduko dute Banako aretoan
Txiplao industriaguneko Banako musika aretoan iragan urteko abenduan hil egin zen Mikel Ugarte hondarribiarrari omenaldia egingo diote. Maiatzeko bigarren asteburuan izango da, eta bi egun horietarako kontzertuak antolatu dituzte. Ugarte musikaria Psil...
Txiplao industriaguneko Banako musika aretoan iragan urteko abenduan hil egin zen Mikel Ugarte hondarribiarrari omenaldia egingo diote. Maiatzeko bigarren asteburuan izango da, eta bi egun horietarako kontzertuak antolatu dituzte. Ugarte musikaria Psilocyben sortu zuten Izaera taldeko kidea zen, baita musika teknikaria ere.
Otsailean omenaldia egin zioten bertako taldeekin, Psilocybenean. Baina urteetan harekin lan egin duten musikariek ere, azken agurra eman nahi diote. Omenaldian izango diren taldeez gain, antolatzaileek esan dute gehiagok parte hartu nahi zutela, «baina ez dago guztiek parte hartzeko lekurik».
Sarrera mugatuak
Mikel Live! bi eguneko kontzertu sorta maiatzeko bigarren asteburuko ostiral eta larunbatean egingo dute, 11n eta 12an. Kontzertuak gaueko hamarretan hasiko dira. Maiatzaren 11n ondorengo talde eta bakarlariek joko dute: Anje Duhalde, Beti Mugan eta Zea Mays. Maiatzaren 12an, berriz, Eraso!, Lisabo eta Lif taldeak izango dira Banakon.
Sarrera kopurua mugatu egin dute, eta horiek Psilocyben, Etxeberria tabernan, Irungo Eskiña tabernan, eta Berako (Nafarroa) Xuganen eros daitezke. Eguneko sarrera bakoitzak 10 euroko prezioa du.

