Liburu erraldoia osatuko dute haurrek
Astelehenean Libururen Eguna den aitzakiarekin igandean artista liburua erraldoia osatuko dute Zumardian, eta eguraldi txarra eginez gero, berriz, Merkatuzarren. Liburua osatzeko protagonistak haurrak izango dira. Liburuak, zehazki, 1,90 metroko luzera eta 1,25eko zabalera izango du. Ikastetxeak gonbidatu dituzte hori betetzeko, eta hiruk egin dute bat ekimenarekin: Langaitz, Cristobal Gamon eta Koldo Mitxelena. Hiruren artean bost liburu egingo dituzte: lehenego biek bina (LH Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean) eta azkenengoek bat (LHko ikasleekin). Etzi egindako lana ikastetxera eramango dute, han bukatzeko. Seigarren liburu bat ere izango dela jakinarazi dute antolatzaileek, eta hori “haur guztientzat” izango dela. Liburua osatutakoan, Xenpelar Etxera eramatea da asmoa. Goiz osoan ariko dira liburua egiten: 10:00etatik 14:00etara. Lehenengo zatian, kartoi arinezko orriak banatuko dituzte (11 orri bikoitz ikastetxeko) eta bi orduz margotzen, collage-ak egiten, idazten eta sormena lantzen ariko dira haurrak. Bigarren zatian, berriz, koadernatu egingo dituzte, eta horrenbestez, teknika hori ere ikasiko dute txikienek. Ekimena Lumar koadernaketak eta Txokolarte grafika esperimentalak antolatu dute Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Lehen aldia da halako ekimen bat egiten dela.
Astelehenean Libururen Eguna den aitzakiarekin igandean artista liburua erraldoia osatuko dute Zumardian, eta eguraldi txarra eginez gero, berriz, Merkatuzarren. Liburua osatzeko protagonistak haurrak izango dira. Liburuak, zehazki, 1,90 metroko luzera eta 1,25eko zabalera izango du.
Ikastetxeak gonbidatu dituzte hori betetzeko, eta hiruk egin dute bat ekimenarekin: Langaitz, Cristobal Gamon eta Koldo Mitxelena. Hiruren artean bost liburu egingo dituzte: lehenego biek bina (LH Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean) eta azkenengoek bat (LHko ikasleekin).
Etzi egindako lana ikastetxera eramango dute, han bukatzeko. Seigarren liburu bat ere izango dela jakinarazi dute antolatzaileek, eta hori “haur guztientzat” izango dela. Liburua osatutakoan, Xenpelar Etxera eramatea da asmoa.
Goiz osoan ariko dira liburua egiten: 10:00etatik 14:00etara. Lehenengo zatian, kartoi arinezko orriak banatuko dituzte (11 orri bikoitz ikastetxeko) eta bi orduz margotzen, collage-ak egiten, idazten eta sormena lantzen ariko dira haurrak. Bigarren zatian, berriz, koadernatu egingo dituzte, eta horrenbestez, teknika hori ere ikasiko dute txikienek.
Ekimena Lumar koadernaketak eta Txokolarte grafika esperimentalak antolatu dute Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Lehen aldia da halako ekimen bat egiten dela.