Herri Eskolak jaia egingo du maiatzaren 5ean
Lezo Herri Eskolak maiatzaren 5ean urteroko jaia egingo du. Oraindik egitaraua guztiz prestatuta ez badute arren, bazkarirako txartelak astelehenean jarriko dituzte salgai ikastetxeko atezaintzan. Helduentzako menuak 13 euro balio ditu, eta zazpi haurr...
Lezo Herri Eskolak maiatzaren 5ean urteroko jaia egingo du. Oraindik egitaraua guztiz prestatuta ez badute arren, bazkarirako txartelak astelehenean jarriko dituzte salgai ikastetxeko atezaintzan. Helduentzako menuak 13 euro balio ditu, eta zazpi haurrentzat prestatuko dutenak. Honakoak dira menuak: Haragi salda, oilasko errea entsaladarekin eta postrea, helduentzako; eta makarroiak tomatearekin eta oilasko errea patatekin, haurrentzat.
Eskolako festaren logotipoa serigrafiatu nahi dutenek, bestalde, jaira kamiseta bat eraman behar dutela jakinarazi dute. Serigrafia tailerra jarriko dute bertan. Aurkeztu ez dituzten logotipoekin, berriz, erakusketa egingo dute egun horretan bertan. Jai Batzordeak jakinarazi duenez, “aukeraketa hori oso zail” jarri diete logotipoak egin dituztenek.
Maiatzaren 5eko jaialdia prestatzeko azken bilera bi egun lehenago egingo dute, eskolan bertan. 18:00etan jarri dute zita.