Gospel Young Sisters kontzertua eta Gospel’etan abesbatzaren estreinekoa bihar San Bixenten
Gospel Young Sisters taldeak kontzertua emanen du bihar San Bixente elizan, Gospel’etan abesbatza mistoak lagunduta. Sarreraren prezioa 10 euroan jarri dute, eta 12 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharko. Gospel’etan abesbatza Hendaiako Herriko etxeko Kultura zerbitzuaren ekimenez sortu zen, Gospel Young Sisters taldearekin izandako harreman hestuaren ondorioz. Ikasturtean zehar tokiko kantariez osatutako talde bat elkartu izan da Varietes aretoan; zazpi saio egin dituzte emazte abesbatzarekin batera kalitatezko kontzertua prestatuz. Euskal Herrian Gospelaren ohituran oinarritutako gizon-emazte abesbatza sortzea dute helburu —gaur egun hogeita hamar kide— dira. Gospel Young Sisters taldekideen laguntzarekin, parte hartzaileek ohizko kantuak eta kantu garaikideak ikasi dituzte hiru bozetan. Erreserbak egiteko: gospel-alliance[abildua]orange.fr edota 06 89 65 10 14.
Gospel Young Sisters taldeak kontzertua emanen du bihar San Bixente elizan, Gospel’etan abesbatza mistoak lagunduta. Sarreraren prezioa 10 euroan jarri dute, eta 12 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharko. Gospel’etan abesbatza Hendaiako Herriko etxeko Kultura zerbitzuaren ekimenez sortu zen, Gospel Young Sisters taldearekin izandako harreman hestuaren ondorioz. Ikasturtean zehar tokiko kantariez osatutako talde bat elkartu izan da Varietes aretoan; zazpi saio egin dituzte emazte abesbatzarekin batera kalitatezko kontzertua prestatuz.
Euskal Herrian Gospelaren ohituran oinarritutako gizon-emazte abesbatza sortzea dute helburu —gaur egun hogeita hamar kide— dira. Gospel Young Sisters taldekideen laguntzarekin, parte hartzaileek ohizko kantuak eta kantu garaikideak ikasi dituzte hiru bozetan.
Erreserbak egiteko: gospel-alliance[abildua]orange.fr edota 06 89 65 10 14.