Atxilotua, gidabaimen faltsuarekin gidatzeagatik
Herenegun goizean, 33 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, gidabaimen faltsua izatea leporatuta. Susmagarria iruditu zitzaien auto bat geldiarazi zuten agenteek A8 autobidean, eta autoan zeuden bi pertsonak identifikatu zituzten. Gidaria atxilot...
Herenegun goizean, 33 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, gidabaimen faltsua izatea leporatuta. Susmagarria iruditu zitzaien auto bat geldiarazi zuten agenteek A8 autobidean, eta autoan zeuden bi pertsonak identifikatu zituzten. Gidaria atxilotu zuten, Belgikako gidabaimen faltsua zuela leporatuta.