Asteburuko plan bat antolatu du Oiassok ekainerako, Asturiasen
Oiasso Erromatar Museoak asteburuko bidaia bat antolatu du Xixonera eta Oviedora, ekainaren 15etik 17ra, erromatarren garaiko hondar arkeologikoak ezagutzera, eta bisitaldia ere egingo da Termetara, Campa Torresera, Beranes aztarnategira eta Asturiasek...
Oiasso Erromatar Museoak asteburuko bidaia bat antolatu du Xixonera eta Oviedora, ekainaren 15etik 17ra, erromatarren garaiko hondar arkeologikoak ezagutzera, eta bisitaldia ere egingo da Termetara, Campa Torresera, Beranes aztarnategira eta Asturiaseko Arkeologi Museora. “Leku guztietan ibilaldi gidatuak izango dira, eta, gainera, museoko langileak izango ditugu gurekin bidaialdian”, esan dute Oiassoko arduradunek. Museoaren webgunean aurki daiteke izena emateko orria; nolanahi ere, Oiassotik eskatu dute izena eman baino lehenago lekuak geratzen direla ziurtatzeko. Telefonoz egin daiteke, 943 63 9353 zenbakian.

