Udarako hondartza garbitu nahi du Board Club-ek
Hondarribia Board Club elkarteak, irristatze kirolak sustatzen ditun elkartea —surfa eta skatea besteak beste— eta Koalak izeneko lorezaintza enpresak, ingurumen jardunaldi bat antolatu dute Hondarribiko hondartza garbitzeko, igandean. Elkartearen helburua udako sasoia hasi aurretik hondartza garbitzea da, eta aldi berean herritarrei «ingurumena errespetatu» behar dela adieraztea. Deialdia irekia da, beraz, norbanakoek, taldeek, elkarteek, eskolek eta bestelako eragileek parte har dezakete. Garbiketa ekitaldia igandean egingo dute, 10:30etik 13:00etara, eta hondartzako aparkalekuan, lehenbiziko biribilguneko erlojuaren parean, bilduko dira. Bazkide egiteko aukera Hondarribia Board Clubek eta Koalak lorezaintza enpresak, hondakinak jaso eta garbigunera eramateko beharrezko materiala emango diete partaideei. Hara joan besterik ez da egin behar, eta han beharrezko gauzak banatuko dituzte. Bestalde, klubeko kide izan nahi dutenentzako bazkide izateko informazioa emateko karpa bat jarriko dute. Informazio gehiago nahi izanez gero triki82@hotmail.com helbidera idatz daiteke edo 615 76 99 44 telefono zenbakira deitu.
Hondarribia Board Club elkarteak, irristatze kirolak sustatzen ditun elkartea —surfa eta skatea besteak beste— eta Koalak izeneko lorezaintza enpresak, ingurumen jardunaldi bat antolatu dute Hondarribiko hondartza garbitzeko, igandean.
Elkartearen helburua udako sasoia hasi aurretik hondartza garbitzea da, eta aldi berean herritarrei «ingurumena errespetatu» behar dela adieraztea. Deialdia irekia da, beraz, norbanakoek, taldeek, elkarteek, eskolek eta bestelako eragileek parte har dezakete. Garbiketa ekitaldia igandean egingo dute, 10:30etik 13:00etara, eta hondartzako aparkalekuan, lehenbiziko biribilguneko erlojuaren parean, bilduko dira.
Bazkide egiteko aukera
Hondarribia Board Clubek eta Koalak lorezaintza enpresak, hondakinak jaso eta garbigunera eramateko beharrezko materiala emango diete partaideei. Hara joan besterik ez da egin behar, eta han beharrezko gauzak banatuko dituzte.
Bestalde, klubeko kide izan nahi dutenentzako bazkide izateko informazioa emateko karpa bat jarriko dute. Informazio gehiago nahi izanez gero triki82@hotmail.com helbidera idatz daiteke edo 615 76 99 44 telefono zenbakira deitu.


