Otsondotik Izpegira, Trintxer Mendi Taldearekin
Iganderako antolatu dute Errobi Ibaiaren Arroaren egitarauaren barruko laugarren etapa Trintxerrekoek Hogei kilometroko inguru, sei ordutan. Horiexek dira Trintxer Mendi Taldekoek iganderako antolatu duten irteeraren aurreikuspenak. Errobi ibaiaren arroa ezagutzen dihardute Trintxer Mendi Taldekoek, eta igandean bira horren barruko laugarren etapa dute. Ohi bezala, Dax taberna parean geratu dira autobusa hartzeko. Handik Otsondora (Nafarroa) joan, eta oinez egingo dute Izpegira (Nafarroa Beherea) arteko bidea. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 39 07 21 edo 679 23 36 60 telefono zenbakietara dei dezakete interesdunek.
Iganderako antolatu dute Errobi Ibaiaren Arroaren egitarauaren barruko laugarren etapa Trintxerrekoek
Hogei kilometroko inguru, sei ordutan. Horiexek dira Trintxer Mendi Taldekoek iganderako antolatu duten irteeraren aurreikuspenak.
Errobi ibaiaren arroa ezagutzen dihardute Trintxer Mendi Taldekoek, eta igandean bira horren barruko laugarren etapa dute. Ohi bezala, Dax taberna parean geratu dira autobusa hartzeko. Handik Otsondora (Nafarroa) joan, eta oinez egingo dute Izpegira (Nafarroa Beherea) arteko bidea.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 39 07 21 edo 679 23 36 60 telefono zenbakietara dei dezakete interesdunek.