Ibilbide zerbitzua martxan jarriko dute, berriz ere, maiatzaren 2an
Gurpil aulkia behar duten edo ezintasuna duten bizilagunei zuzendutako Ibilbide Escalamovil zerbitzua, maiatzaren 2tik aurrera berriz ere martxan jarriko dutela jakinarazi dute Gizarte Zerbitzuetako arduradunek. Ezintasun iraunkorra edo tenporala izani...
Gurpil aulkia behar duten edo ezintasuna duten bizilagunei zuzendutako Ibilbide Escalamovil zerbitzua, maiatzaren 2tik aurrera berriz ere martxan jarriko dutela jakinarazi dute Gizarte Zerbitzuetako arduradunek.
Ezintasun iraunkorra edo tenporala izanik, traba arkitektonikoengatik kalera jaisteko zailtasunak dituzten herritarrei zuzendutako zerbitzua, astelehenetik ostiralera emango dute arratsaldeko ordutegian, 16:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere.
Interesdunek informazio gehiago eskura dezakete Gizarte Zerbitzuetako 943 44 96 04 telefono zenbakira deituta.