Etorkizuneko bizieraz ariko dira maiatzaren 10ean
Naturaldia natur jardunaldiak egiten ari dira egunotan Tolosan, baina inguruko herrietara ere zabalduko dira, eta maiatzaren 10ean jardunaldi horren barruko ekimen bat egingo dute Errenteria-Oreretan. Mahai inguru bat antolatu dute: Zenbat eta gehiago ...
Naturaldia natur jardunaldiak egiten ari dira egunotan Tolosan, baina inguruko herrietara ere zabalduko dira, eta maiatzaren 10ean jardunaldi horren barruko ekimen bat egingo dute Errenteria-Oreretan. Mahai inguru bat antolatu dute: Zenbat eta gehiago orduan eta hobeto? Etorkizuneko gizarteaz eta bizieraz. Bertan, Joseba Azkarraga soziologoak eta Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikerlariak, Jose Maria Hernandez Cristina Enea Fundazioaren zuzendariak eta Mirene Begiristain, EHUko irakasle eta Basherri mugimenduko Uztaro kooperatibako kideak parte hartuko dute.
Mahai ingurua 19:00etan izango da, Reina aretoan.

