Aste Santuko argazki lehiaketako lanak bihar arte aurkez daitezke
Hondarribiko Aste Santuko bederatzigarren argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea bihar eguerdiko ordubatean bukatuko da: aurten ateratako argazkiak onartuko dituzte soilik. Edonork parte har dezake, eta partaide bakoitzak inoiz saritu edo argitaratu...
Hondarribiko Aste Santuko bederatzigarren argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea bihar eguerdiko ordubatean bukatuko da: aurten ateratako argazkiak onartuko dituzte soilik. Edonork parte har dezake, eta partaide bakoitzak inoiz saritu edo argitaratu gabeko hiru argazki aurkez ditzake gehienez. Argazkien neurriek 20×30 zentimetrokoak izan behar dute, markorik eta euskarririk gabe. Lanaren atzealdean izen bat idatzi behar da, eta horrekin batera, kartazal itxi baten kanpoaldean, aurkeztutako lanaren edo lanen izen berbera. Kartazalaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta NAren fotokopia erantsi behar dira.
Argazki onenak Zuloaga Etxean erakutsiko dituzte. 500 euroko saria izango du irabazleak

