Zilarrezko Mailara igotzeko faserako sailkatu da Ereintza
Ereintza eskubaloi taldea Zilarrezko Mailara igotzeko faserako sailkatu da, eta orain, noren kontra jokatuko duen zain dago. Herenegun bukatu zen fase horretarako izena emateko epea. Larunbatean jokatu zuen ligako azken partida Colindresen kontra, etxe...
Ereintza eskubaloi taldea Zilarrezko Mailara igotzeko faserako sailkatu da, eta orain, noren kontra jokatuko duen zain dago. Herenegun bukatu zen fase horretarako izena emateko epea.
Larunbatean jokatu zuen ligako azken partida Colindresen kontra, etxean. Antolatzaileek lehia festa antzekoa izatea nahi zuten, eta hala izan zen, emaitza erosoarekin irabazi baitzuen: 34-11. Partidan zehar giro ona nagusitu zen Galtzarabordako kiroldegian, gainera, musikak lagunduta: Amulletako Danbor Kofradia eta Ereintzako txaranga bertan izan ziren.
Galdu zuelako, Kantabriako taldea mailaz jaitsi da.

