Oiartzungo Flauta Taldea, Guo flauten irudi
Taiwanen egiten dituzte Guok flautak; hilaren 6tik dira Oiartzungo flauta jotzaileak enpresaren ikur Oiartzun Oiartzungo Flauta Taldeari esker, taldea, eta herria bera ere ezagutuko dute mundu guztiko musikariek. Izan ere, herriko taldea Guo flauta etxearen irudi izateko aukeratu dute. Joan den hilaren 6tik dira Oiartzungo musikariak flauten irudi. Guo tresna horiek entzutetsuak dira musikaren munduan. Taiwanen egiten dituzte. Munduan zehar, bederatzi musikari ziren, orain arte, enpresaren irudi. Oiartzuarrek, lehen taldea izatea lortu dute, eta Espainiako Estatuan ez dago halakorik lortu duen bakarkako musikaririk ere. Iñaki Gurrutxaga flauta taldearen zuzendariak nabarmendu duenez, gogorra izan da taldea aukeratu arteko bidea, «hainbat eta hainbat baldintza bete behar baitira». Baina azkenean izendapena lortu dute. Oso albiste garrantzitsua dela gogorarazi du: «Taldearentzat oso pozgarria da, noski, mundu mailan ezagutuko gaituztelako, eta gainera, herria bera ere mundu guztian ezagutuko dute». Plaka Valladoliden Bestalde, pasa den asteburuan Mota del Marques (Valladolid, Gaztela Leon, Espainia) herrian izan zen Gurrutxaga, Oiartzungo Flauta Taldearen izenean plaka bat eskaintzeko. Martxoaren 17an eta 18an bertan izan ziren oiartzuarrak, kontzertua ematen. Kontzertu hori, herri hartako gizarte zentro berrian egin zuten lehenengoa izan zen. Hala, plaka horrekin, momentu hura gogoraraziko dute aurrerantzean Mota del Marquesen.Gizarte zentroko areto nagusian jarri zuten asteburuan, herriko hainbat eta [...]
Taiwanen egiten dituzte Guok flautak; hilaren 6tik dira Oiartzungo flauta jotzaileak enpresaren ikur
Oiartzun Oiartzungo Flauta Taldeari esker, taldea, eta herria bera ere ezagutuko dute mundu guztiko musikariek. Izan ere, herriko taldea Guo flauta etxearen irudi izateko aukeratu dute.
Joan den hilaren 6tik dira Oiartzungo musikariak flauten irudi. Guo tresna horiek entzutetsuak dira musikaren munduan. Taiwanen egiten dituzte. Munduan zehar, bederatzi musikari ziren, orain arte, enpresaren irudi. Oiartzuarrek, lehen taldea izatea lortu dute, eta Espainiako Estatuan ez dago halakorik lortu duen bakarkako musikaririk ere.
Iñaki Gurrutxaga flauta taldearen zuzendariak nabarmendu duenez, gogorra izan da taldea aukeratu arteko bidea, «hainbat eta hainbat baldintza bete behar baitira». Baina azkenean izendapena lortu dute.
Oso albiste garrantzitsua dela gogorarazi du: «Taldearentzat oso pozgarria da, noski, mundu mailan ezagutuko gaituztelako, eta gainera, herria bera ere mundu guztian ezagutuko dute».
Plaka Valladoliden
Bestalde, pasa den asteburuan Mota del Marques (Valladolid, Gaztela Leon, Espainia) herrian izan zen Gurrutxaga, Oiartzungo Flauta Taldearen izenean plaka bat eskaintzeko.
Martxoaren 17an eta 18an bertan izan ziren oiartzuarrak, kontzertua ematen. Kontzertu hori, herri hartako gizarte zentro berrian egin zuten lehenengoa izan zen.
Hala, plaka horrekin, momentu hura gogoraraziko dute aurrerantzean Mota del Marquesen.Gizarte zentroko areto nagusian jarri zuten asteburuan, herriko hainbat eta hainbat bizilagunen aurrean.
Gurrutxagaren arabera, «oso momentu hunkigarria izan zen». Hango alkateak eskerrak eman zizkien zuzendariari eta Oiartzungo Flauta Taldeari, eta hurrengo kontzertu baterako gonbidapena egin zien.
Gurrutxagak gonbidapena onartu zuen, taldearen izenean.
Kontzertua emango du taldeak larunbatean, Killirikupen
Larunbatean, Oiartzungo Flauta Taldeak kontzertua emango du herrian: 19:30ean, Killirikupen. Kontzertu berezia izango dela iragarri dute: «Omenaldi moduko bat egingo diegu taldeko kide ohiei, eta oparitxo txiki bat eman».



