Gizon bat atxilotu dute, bikotekide ohia jo duelakoan
Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Irunen, neska-lagun ohia jo egin zuelakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Iturri haren arabera, Katea auzoan izan zen erasoa, arratsaldean, eta gizonak emakumea lepotik heldu...
Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Irunen, neska-lagun ohia jo egin zuelakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Iturri haren arabera, Katea auzoan izan zen erasoa, arratsaldean, eta gizonak emakumea lepotik heldu eta lurrera bota zuen. Biktimaren senide eta lagun batzuk laguntzera joan ziren.