Bi enpresa gehiagok bat egin dute praktikak euskaraz egiteko ekimenarekin
Don Boscoko ikasleek ikasi ez ezik praktikak ere euskaraz egitea sustatu nahi dute. Hala, gaur goizean hitzarmena sinatu dute ikastetxean bertan ekimenaren bultzatzaileek: Julen Mendoza Errenteriako alkateak, Luis Mari Carrasco Don Boscoko zuzendariord...
Don Boscoko ikasleek ikasi ez ezik praktikak ere euskaraz egitea sustatu nahi dute. Hala, gaur goizean hitzarmena sinatu dute ikastetxean bertan ekimenaren bultzatzaileek: Julen Mendoza Errenteriako alkateak, Luis Mari Carrasco Don Boscoko zuzendariordeak eta Andoni Zapirain IDK-ko kudeatzailea enpresa parte hartzaileen ordezkariak.
Hain zuzen, aurten iaz baino aukera handiago izango dute ikasleek, bi enpresa gehiago batu baitzaizkio ekimenari, zortzi guztira: Errenteria-Oreretako Papresa, IDK Electronica eta Txingura burdindegia, Oiartzungo Easo Motor, Lurauto eta Asea Brown Boveri, Irungo CAF eta Donostiako Tecnalia.
Guztira, hamahiru ikaslek parte hartuko dute. Iazko praktiketan parte hartu zuen Igarki Mendizabalek. Bere esanetan, enpresa munduan askok gaztelaniaz funtzionatzen dute, baina berari baliagarri izan zaio euskaraz egitea, “erosoago” sentitu baita. Izan ere, “ohituago” dago euskaraz terminologia eta hitz teknikoetara.

