Oncek 35.000 euro utzi ditu Errenterian
Osteguneko Onceren zozketak 35.000 euroko saria utzi du Errenteria-Oreretan. Xenpelar kalean kupoiak saltzen dituen David Pariente Castillerok saldu du zenbaki saritua. Azken egunetan ere Oncek Euskal Herriko hainbat tokitan utzi ditu sariak: 35.000 eu...
Osteguneko Onceren zozketak 35.000 euroko saria utzi du Errenteria-Oreretan. Xenpelar kalean kupoiak saltzen dituen David Pariente Castillerok saldu du zenbaki saritua.
Azken egunetan ere Oncek Euskal Herriko hainbat tokitan utzi ditu sariak: 35.000 euro Basaurin (asteazkenean) eta 25.000 euro Barakaldon.
Errenteriari dagokionez, azken hilabeteetan bigarren aldia da loteriek edo zozketek sariak utzi dituztela: Gabonetako loteriarekin 60.000 euro banatu zituen Beraungo laugarren administrazioak.

