Joan den apirilaren 4ean Ondartxo auzoko hondakin uren ponpaketa estazioan matxura bat gertatu zen, eta horren eraginez, Oiartzun ibaian “bolumen handiko” hondakin uren isurketa izan zela jakinarazi du Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak. Isurketa hori ponpen aktibazio automatikoak ez erantzutegatik izan zela azaldu du, “matxura guztiz ustekabekoa izan zen, eta aurretik jakiteko ezinezkoa”. Beste arazo bat ere izan zen: funtzionamendu okerren alarma sistemak ere ez zuela erantzun. Ferradasek aurreratu duenez, horrelakorik berriro ez gertatzeko Saneamendu Sareen Zerbitzua akats horien jatorria ikertzen ari da, eta baita sistema hori hobetzeko aukerak ere, “kontrol mekanismoak bikoiztuz”.
Dantza talde batek nola entseatzen duen ezagutu nahi duenak aukera bikaina izango du hori ikusteko herrian bertan: asteazkenean Anakrusa taldeak Tempus-i lanaren entsegu publikoa egingo du Errenteria Hiria Kulturguneko bigarren solairuko gelan. Musika,...
Gaur amaituko da heldu den astean jokatzen hasiko diren Txingudi Tenis Irekian parte hartzeko izena emateko epea. Interesaturik daudenek 652 72 11 16 telefono zenbakira dei dezakete. Datorren astelehenean hasiko da txapelketa eta maiatzaren 4a arte ir...
Irun eta Hondarribiko gazteak biltzen dituen taldea da Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea. 2004an sortu zuten taldea, eta ordutik hainbat ekintza antolatu dituzte, horietako batzuk erabat egonkortu direnak: udalekuak, Hondarribiko jaietako gazteen olinpiadak, sanmartzialetako herri bazkaria… Baina sanamartzialetako herri bazkaria arriskuan dago, urtetik urtera partehartzaile kopurua asko handitu delako, Irungo Udalak ematen duen diru laguntza ez bezala —2009tik laguntza izoztuta dago—. Iazko herri bazkarian 1.300 lagun elkartu zirela gogoratu dute Betti Gottikoek, 2009an 640 izan zirenean. Eta 2012ko herri bazkaria antolatu ahal izateko sinadura bilketa egin du Betti Gottik. “Herri-ekimenarekin antolaturiko ekintzetan krisialdiak eraginik ez edukitzea” eskatzen diote udalari. Bi hilabetetan 1.077 sinadura elkartu dituzte eta Herritarrak Atenditzeko Zentrora (HAZ) eraman dituzte berriki. Sinadurak eramateko momentuan jai parte hartzaileen alde agertu ziren Iñaki Goikoetxea, Jaione Berridi eta Joxeja Zabalo elkarteko kideak: “Sinadura bilketa honekin ez dugu inoren kontra egin nahi, denon arteko indarrak elkartu nahi ditugu udalak herri bazkaria eta jaietan herritar eta elkarteek antolatzen dituzten ekitaldiak garrantzia handikoak direla ikus dezan eta, murrizketak egin behar badira, beste bidetik egitea eskatzeko”. Urte osoko boluntario lana Irun eta Hondarribiko euskara taldearen lana urte osokoa dela nabarmendu zuen Joxeja Zabalo presidenteak: “Betti Gottiko boluntarioak urte osoan zehar egiten dute lan herri bazkariaren [...]
Gaurko egunez duela 81 urte aldarrikatu zuten Espainiako II. Errepublika, eta egun hori gogoan izan dute gaur eguerdian Irunen. Hala, bandera errepublikarra jarri dute San Juan plazan. Zabaltza plazan bildu dira errepublika zaleak, eta martxa egin dute San Juan plazaraino. Bidean monarkiaren kontrako eta errepublikaren aldeko oihuak entzun zitezkeen, eta III. Errepublika “bidean” dela esan dute. San Juan plazara heldutakoan, ekitaldia egin dute, eta Nicolas Guerendain Irungo elkarte errepublikarreko bi kide oholtzara igo dira. Hala nola, III. Errepublika defendatu dute, “monarkia frankismoaren azken aztarna” dela iritzita. Horrez gain, Francoren errepresiopean hildakoak ere gogoan izan dituzte. Horren ostean, aurreskua dantzatu dute, eta dantzariak bandera errepublikarra eman dio Marcelo Usabiaga frankismo garaian 21 urtez espetxean egondako irundarrari. Berak jarri du, hain zuzen, bandera errepublikarra. Bigarren planoan, berriz, bandaren eskutik Riegoren ereserkia entzuten zen. Errepublikaren aldeko oihuekin eta txalo artean bukatu da ekitaldia.
Hondarribiko Udalak eta Noble y Fiel Amigo elkarteak txakurrak hezteko ikastaroak antolatu dituzte. Hilaren 24an hasiko dira, eta zenbait hitzaldi emango dituzte gaiaren gainean. Atzo egin zuten aurkezpena udaletxean, Hiritarrekiko Harremanetarako zine...
Osteguneko Onceren zozketak 35.000 euroko saria utzi du Errenteria-Oreretan. Xenpelar kalean kupoiak saltzen dituen David Pariente Castillerok saldu du zenbaki saritua. Azken egunetan ere Oncek Euskal Herriko hainbat tokitan utzi ditu sariak: 35.000 eu...