Hiriko txakurrak hezteko hitzaldiak emango dituzte
Hondarribiko Udalak eta Noble y Fiel Amigo elkarteak txakurrak hezteko ikastaroak antolatu dituzte. Hilaren 24an hasiko dira, eta zenbait hitzaldi emango dituzte gaiaren gainean. Atzo egin zuten aurkezpena udaletxean, Hiritarrekiko Harremanetarako zine...
Hondarribiko Udalak eta Noble y Fiel Amigo elkarteak txakurrak hezteko ikastaroak antolatu dituzte. Hilaren 24an hasiko dira, eta zenbait hitzaldi emango dituzte gaiaren gainean. Atzo egin zuten aurkezpena udaletxean, Hiritarrekiko Harremanetarako zinegotzi Lupe Olaskoaga eta Manuel Villar eta Nerea Segues elkarteko ordezkariak bertan zirelarik.
Azaldu zutenez, jardunaldiekin “hirietako txakurrekin sor daitezken arazoak gutxitu eta bizikidetza hobetzeko txakurrak nola zaindu behar diren erakutsi” nahi dute.
Jardunaldietan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du HAZen (943 11 12 13 telefonora deituz), edo posta elektroniko bat idatziz. Hilaren 24an hasiko dra, asteartearekin, eta Zuloaga Etxean egingo dira, 19:30ean.