Anakrusa dantza taldeak entsegu publikoa egingo du asteazkenean
Dantza talde batek nola entseatzen duen ezagutu nahi duenak aukera bikaina izango du hori ikusteko herrian bertan: asteazkenean Anakrusa taldeak Tempus-i lanaren entsegu publikoa egingo du Errenteria Hiria Kulturguneko bigarren solairuko gelan. Musika,...
Dantza talde batek nola entseatzen duen ezagutu nahi duenak aukera bikaina izango du hori ikusteko herrian bertan: asteazkenean Anakrusa taldeak Tempus-i lanaren entsegu publikoa egingo du Errenteria Hiria Kulturguneko bigarren solairuko gelan. Musika, dantza eta antzerkia landuko dituzte ikuskizun horretan, eta Eneko Gil, Iñigo Ortega eta Noemi Vianak parte hartuko dute.
Sarrerak, ordea, mugatuak dira, eta joan ahal izateko izena eman beharko da posta elektronikoz: dantza[abildua]kukai.info.
Hain zuzen, Kukai dantza konpainiak berak, Errenteriako Udalak eta Errenteria Musikal Musika eta Dantza Eskolak antolatu dute elkarlanean ekimena.