Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

1.100 sinadura jai partehartzaileen alde

Irun eta Hondarribiko gazteak biltzen dituen taldea da Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea. 2004an sortu zuten taldea, eta ordutik hainbat ekintza antolatu dituzte, horietako batzuk erabat egonkortu direnak: udalekuak, Hondarribiko jaietako gazteen olinpiadak, sanmartzialetako herri bazkaria… Baina sanamartzialetako herri bazkaria arriskuan dago, urtetik urtera partehartzaile kopurua asko handitu delako, Irungo Udalak ematen duen diru laguntza ez bezala —2009tik laguntza izoztuta dago—. Iazko herri bazkarian 1.300 lagun elkartu zirela gogoratu dute Betti Gottikoek, 2009an 640 izan zirenean. Eta 2012ko herri bazkaria antolatu ahal izateko sinadura bilketa egin du Betti Gottik. “Herri-ekimenarekin antolaturiko ekintzetan krisialdiak eraginik ez edukitzea” eskatzen diote udalari. Bi hilabetetan 1.077 sinadura elkartu dituzte eta Herritarrak Atenditzeko Zentrora (HAZ) eraman dituzte berriki. Sinadurak eramateko momentuan jai parte hartzaileen alde agertu ziren Iñaki Goikoetxea, Jaione Berridi eta Joxeja Zabalo elkarteko kideak: “Sinadura bilketa honekin ez dugu inoren kontra egin nahi, denon arteko indarrak elkartu nahi ditugu udalak herri bazkaria eta jaietan herritar eta elkarteek antolatzen dituzten ekitaldiak garrantzia handikoak direla ikus dezan eta, murrizketak egin behar badira, beste bidetik egitea eskatzeko”. Urte osoko boluntario lana Irun eta Hondarribiko euskara taldearen lana urte osokoa dela nabarmendu zuen Joxeja Zabalo presidenteak: “Betti Gottiko boluntarioak urte osoan zehar egiten dute lan herri bazkariaren [...]

admin
Bidasoa
2012/04/14
Betti Gotti

Betti Gottiko kidean HAZ kanpoan, sinadurak entregatu aurretik

Irun eta Hondarribiko gazteak biltzen dituen taldea da Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea. 2004an sortu zuten taldea, eta ordutik hainbat ekintza antolatu dituzte, horietako batzuk erabat egonkortu direnak: udalekuak, Hondarribiko jaietako gazteen olinpiadak, sanmartzialetako herri bazkaria…

Baina sanamartzialetako herri bazkaria arriskuan dago, urtetik urtera partehartzaile kopurua asko handitu delako, Irungo Udalak ematen duen diru laguntza ez bezala —2009tik laguntza izoztuta dago—. Iazko herri bazkarian 1.300 lagun elkartu zirela gogoratu dute Betti Gottikoek, 2009an 640 izan zirenean. Eta 2012ko herri bazkaria antolatu ahal izateko sinadura bilketa egin du Betti Gottik. “Herri-ekimenarekin antolaturiko ekintzetan krisialdiak eraginik ez edukitzea” eskatzen diote udalari.

Bi hilabetetan 1.077 sinadura elkartu dituzte eta Herritarrak Atenditzeko Zentrora (HAZ) eraman dituzte berriki. Sinadurak eramateko momentuan jai parte hartzaileen alde agertu ziren Iñaki Goikoetxea, Jaione Berridi eta Joxeja Zabalo elkarteko kideak: “Sinadura bilketa honekin ez dugu inoren kontra egin nahi, denon arteko indarrak elkartu nahi ditugu udalak herri bazkaria eta jaietan herritar eta elkarteek antolatzen dituzten ekitaldiak garrantzia handikoak direla ikus dezan eta, murrizketak egin behar badira, beste bidetik egitea eskatzeko”.

Urte osoko boluntario lana
Irun eta Hondarribiko euskara taldearen lana urte osokoa dela nabarmendu zuen Joxeja Zabalo presidenteak: “Betti Gottiko boluntarioak urte osoan zehar egiten dute lan herri bazkariaren antolakuntzan eta baita honen inguruko beste ekintzetan ere: sarrera salmenta, menuaren prestakuntza, baimenak eta seguruak, jokoak, lehiaketak, sariak, animazioak, barra zerbitzua, muntaia, desmuntaia… Interesik gabeko lan herritarra da eta egon litezken etekin ekonomikoak herri bazkaria hobetzeko edota elkarteko ekintzentzat erabiltzen dira”.

Elkartetik argi utzi dute urteko jarduerak aurrera eramateko udalaren laguntza ezinbestekoa dela helburuak betetzeko: “partaideentzat prezio ekonomikoak jartzea, olinpiadak egin ahal izatea, lehiaketak eta sariak banatzea… azken finean, ekintza hauek egiten baitute gazteak jaietan parte hartzea”.

Sanmartzialetik kanpora urtero euskarazko udalekua antolatzen du Betti Gottik; hori da, gainera, taldearen ekintza nagusia: “Gaur egun, Betti Gottiren ekintza nagusia euskal udalekua antolatzea eta burutzea da baina beste hainbat jarduera ere garatzen ditugu hogei bat inguruko gazte boluntarioen taldeak”. Azken urtean 8 eta 15 urte bitarteko 150 lagunek parte hartu zuten Arabako Zuhatza irlan egin ziren udalekuetan. Azken bi urteetako udalekuetarako udal diru laguntzarik izan ez dutela adierazi dute Betti Gottikoek.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.