San Marko parkea babesteko proposamena aurkeztu du Bilduk
Bilduk San Marko parkea «gero eta degradatuago» ikusi duelako, udal gobernuari parkearekin zer egiteko asmoa duen jakiteko idatzi bat luzatu dio. Gogorarazi du azken urteetan espazio horren babesa eta ardura «ia hutsa» izan dela, «oso une puntualetan adar lehorrak eta zuhaitzen mozketara eta garbiketara» mugatuz: «Nabarmentzen den jokaera horrek, ordea, talka egiten du gero berriz ere landatzen dituzten zenbait zuhaitzen eta zuhaixken erro mozketarekin, horrela zuhaitz gabeko espazio handiak sortuz». Horregatik, hainbat ideia luzatu ditu. Bilduk proposatu du bertan azterketa zientifikoa egitea, eta hori egiten den bitartean, eta zein zuhaitz mota kendu eta zein birlandatu behar den jakin arte, erro mozketak gelditzea. Bertako landareak eta fauna deskribatuko duen liburuxka bat argitaratzea ere nahiko luke koalizioak, eta herriko ikastetxeei parkea «lanabes pedagogiko bizi» bezala har dezaten iradokitzea. Gainera, bertako bideak hartxintxarrez estaltzea eta eserlekuen inguruan eta gehien ibilitako guneetan sortu diren zuloak lurrez betetzea iradoki dute. Parkearen balioen gaineko informazio panelak ere jartzea proposatu dute. Lorategi botanikoa Zuhaizti, paseo, urmael eta harriz egindako harresiekin diseinatu zuten parkea, eta ekosistema txikiak sortu dira bertan. «Biologoek, ornitologoek eta talde ekologistek interes handiko lorategi botanikoa dela esan dute, zuhaitz, zuhaixka, iratze, goroldio eta likenen kontenplaziorako aukera ematen baitu. Gainera, udaberrian habia egiten duten hogei [...]
Bilduk San Marko parkea «gero eta degradatuago» ikusi duelako, udal gobernuari parkearekin zer egiteko asmoa duen jakiteko idatzi bat luzatu dio. Gogorarazi du azken urteetan espazio horren babesa eta ardura «ia hutsa» izan dela, «oso une puntualetan adar lehorrak eta zuhaitzen mozketara eta garbiketara» mugatuz: «Nabarmentzen den jokaera horrek, ordea, talka egiten du gero berriz ere landatzen dituzten zenbait zuhaitzen eta zuhaixken erro mozketarekin, horrela zuhaitz gabeko espazio handiak sortuz». Horregatik, hainbat ideia luzatu ditu.
Bilduk proposatu du bertan azterketa zientifikoa egitea, eta hori egiten den bitartean, eta zein zuhaitz mota kendu eta zein birlandatu behar den jakin arte, erro mozketak gelditzea. Bertako landareak eta fauna deskribatuko duen liburuxka bat argitaratzea ere nahiko luke koalizioak, eta herriko ikastetxeei parkea «lanabes pedagogiko bizi» bezala har dezaten iradokitzea. Gainera, bertako bideak hartxintxarrez estaltzea eta eserlekuen inguruan eta gehien ibilitako guneetan sortu diren zuloak lurrez betetzea iradoki dute. Parkearen balioen gaineko informazio panelak ere jartzea proposatu dute.
Lorategi botanikoa
Zuhaizti, paseo, urmael eta harriz egindako harresiekin diseinatu zuten parkea, eta ekosistema txikiak sortu dira bertan. «Biologoek, ornitologoek eta talde ekologistek interes handiko lorategi botanikoa dela esan dute, zuhaitz, zuhaixka, iratze, goroldio eta likenen kontenplaziorako aukera ematen baitu. Gainera, udaberrian habia egiten duten hogei hegazti mota baino gehiagoren ikerketarako gunea da», esan du Bilduk.