Espainiako II. Errepublika gogoratuko dute bihar
Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarrak antolatuta, Espainiako II. Errepublikaren 81. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko dituzte datozen egunetan. Bihar, ohiko martxa errepublikarra egingo dute, 12:30etik aurrera, Errepublikaren garai ...
Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarrak antolatuta, Espainiako II. Errepublikaren 81. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko dituzte datozen egunetan. Bihar, ohiko martxa errepublikarra egingo dute, 12:30etik aurrera, Errepublikaren garai bateko zentrotik abiatuta (Zabaltza plaza, HAZ bulegoa); hiriko hainbat kale zeharkatuko ditu martaxk, San Juan plazan amaitu baino lehen. Txalapartarekin harrera egingo zaie martxalariei.
Nicolas Gerendiainekoek komunikatu bat irakurriko dute bertan, eta Espainiako bandera errepublikarra jarriko dute, Riegoren ereserkiaren doinuekin. Antolatzaileek dei egi diete hiritarrei biharko ospakizunetara agertzeko.
Etzi kenduko dute bandera
Igandean jaitsiko dute bandera, arratsaldez. Ekitaldia 20:30ean hasiko da San Juanen; ekitaldirako propio Josetxo Silguerok konposatutako Irun republicano (Irun errepublikarra) ereserkia entzuteko aukera izango da.
Nicolas Gerendiain elkartetik gogorarazi dute maiatzaren 5ean Jai Errepublikanoa egingo dutela Urdanibia plazan. Hainbat ekitaldi eta lehiaketa antolatu dituzte egun horretarako. Informazio gehiagorako eta izena emateko bisitatu elkartearen webgunea.