Espainiako bandera hizpide izango dute hilaren 18an
Lezoko ezker abertzaleak batzarra deitu datorren asteazkenerako, hilaren 18rako. Izan ere, Lezoko Udalak Espainiako bandera balkoian jartzeko errekerimendua jaso duela eta, gaia aztertu nahi dute. Bilera, ohi bezala, Ibai-Ondon egingo dute, 19:30etik a...
Lezoko ezker abertzaleak batzarra deitu datorren asteazkenerako, hilaren 18rako. Izan ere, Lezoko Udalak Espainiako bandera balkoian jartzeko errekerimendua jaso duela eta, gaia aztertu nahi dute. Bilera, ohi bezala, Ibai-Ondon egingo dute, 19:30etik aurrera. “Zer egingo dugu inposaketaren aurrean? Nola?”, eztabaidatuko dute bilera horretan parte hartzen dutenek.

