Bidasoa Irunek liderraren kantxa bisitatuko du
Bidasoa Irun eskubaloi taldeak Sant Joan Despin (Bartzelona, Herrialde Katalanak) jokatuko du asteburuan, multzoko lider den Bartzelona Bren aurka. Bihar izango da, 16:30etik aurrera, Joan Gamper kirol hirian. 41 punturekin Zilarrezko Mailako lidergoan...
Bidasoa Irun eskubaloi taldeak Sant Joan Despin (Bartzelona, Herrialde Katalanak) jokatuko du asteburuan, multzoko lider den Bartzelona Bren aurka. Bihar izango da, 16:30etik aurrera, Joan Gamper kirol hirian. 41 punturekin Zilarrezko Mailako lidergoan sendo daude katalanak, bigarrenari, Ars Palmanaranjari, zortzi puntu ateratzen bait dizkiete. Bi partida besterik ez dituzte galdu, horietako bat Bidasoaren kontra, lehen itzulian.
Bidasoa taldea bederatzigarren tokian dago, hemeretzi punturekin, Alcobendasekin berdinduta; Teucrok puntu bat gutxiago du eta Torrelavegak bi. Bidasoak ez beste hirurak partida bat gutxiagorekin daude.