Ibai Dabozek Bazkoko Zirkuitoa irabazi du, lehena afizionatuetan
Ibai Daboz Bidelan-Kirolgi taldeko txirrindulari lezoarrak afizionatu mailako lehenengo garaipena eskuratu zuen astelehenean Pitillasen (Nafarroa) egindako Pazkoko Zirkuituan. Zazpi txirrindularirekin batera ihes egin zuen lezoarrak. Pitillaseko helmug...
Ibai Daboz Bidelan-Kirolgi taldeko txirrindulari lezoarrak afizionatu mailako lehenengo garaipena eskuratu zuen astelehenean Pitillasen (Nafarroa) egindako Pazkoko Zirkuituan.
Zazpi txirrindularirekin batera ihes egin zuen lezoarrak. Pitillaseko helmugatik bi kilometrora atzean utzi zituen iheskideak, errodadore dohaiak probestuz, eta hiru segundoko aldearekin pasatu zuen azkeneko pankarta.
Euskaldun Txapelketarako puntuagarria zen lasterketa. Gazte Mailan lau garaipen eskuratu zituen, eta orain dela bi urte tibia hautsi zuen.

