Hamar eguneko irteera antolatu du Kasino Zaharrak, Gironara
Kasino Zaharrak bidaia antolatu du ekainaren 1etik 11ra, Roses (Girona, Herrialde Katalanak) herrira. Izena emateko epea astelehenean irekiko dute,eta elkartearen bulegoan eman behar da. Pertsona bakoitzak bi erreserba egin ditzazke gehienez. Bulegoa astelehen, asteazken eta ostiraletan irekiko dute, 10:30etik 12:00etara. Bidaiaren prezioa 370 eurokoa da bi oheko gelan, eta 510 eurokoa ohe bakarrekoan. Autobusa, bazkaria eta egonaldia prezio horien barruan daude. Argazkilaritza ikastaroa Argazkilaritza digitalari buruzko ikastaroa hasiko dute hilaren 20an Kasino Zaharrean. Astean behin egingo dute eta hilabete bat iraungo du. Doan da, eta 17:30etik 18:30era egingo dute. Kamera digitala eraman behar da.
Kasino Zaharrak bidaia antolatu du ekainaren 1etik 11ra, Roses (Girona, Herrialde Katalanak) herrira. Izena emateko epea astelehenean irekiko dute,eta elkartearen bulegoan eman behar da.
Pertsona bakoitzak bi erreserba egin ditzazke gehienez. Bulegoa astelehen, asteazken eta ostiraletan irekiko dute, 10:30etik 12:00etara. Bidaiaren prezioa 370 eurokoa da bi oheko gelan, eta 510 eurokoa ohe bakarrekoan. Autobusa, bazkaria eta egonaldia prezio horien barruan daude.
Argazkilaritza ikastaroa
Argazkilaritza digitalari buruzko ikastaroa hasiko dute hilaren 20an Kasino Zaharrean. Astean behin egingo dute eta hilabete bat iraungo du. Doan da, eta 17:30etik 18:30era egingo dute. Kamera digitala eraman behar da.


