Jaizkibel mendian egin dituzten baso lanak txalotu ditu Oarsoaldeko Eguzkik
Lezoko Udalak Jaizkibel mendian egin dituen baso lanak txalotu ditu Oarsoaldeko Eguzkik. Talde ekologistak Natura 2000 Sarearen barruan dagoen eremuan egin dituzten lan horiek data zehatz batean egin dituztela nabarmendu du: “Nahita piztutako sutea egin eta bi urtera egin dituzte lan horiek. 500 hektarea erre zituen Jaizkibelgo iparraldeko magalean, abeltzain ezagunen mesedetan”. Pinudietan egindako soiltze lanak txalotu dituzte ekologistek: “Egin duten entresaka berezi horretan pinuak moztu dituzte, eta bertako zuhaitzak mantendu dituzte (haritzak, ametzak, lizarrak, urkiak…). Zuhaitz horiek pinuek zein beste zurgintza landaketek okupatutako eremua eskatzen ari ziren orain dela urte batzuk”. Lanen emaitzarekin pozik daude Oarsoaldeko Eguzkiko kideak, “baso natural indartsu bat egin delako”. Horrez gain, bizirik gabeko egur kopurua ere nabarmendu dute, flora eta faunako hainbat espezieentzako babesleku eta elikagai moduan balio duelako. “Horrez gain”, esan dute, “materia organiko hori ongarria izango da hamarkadatan zehar suteek eta pinuek kaltetu duten lurrarentzat”. Horrela, Lezoko Udalak egin dituen ekintzak eredu moduan hartzeko eskatu diete bai Gipuzkoako Foru Aldundiari bai gainontzeko udalei. “Gure basoen birgaitze integrala egiteko ahal diren baliabide guztiak jartzeko eskatzen diegu, biodibertsitatea zaintzeko egiten diren hainbat ekintza oker ekidinez”. Gaur egun pinudi “gehiegi” daudela uste du Eguzkik. “Insignis pinuak zein beste hainbat zuhaitz exotiko hondamendi ekonomikoa dira erakundeentzako, [...]
Lezoko Udalak Jaizkibel mendian egin dituen baso lanak txalotu ditu Oarsoaldeko Eguzkik. Talde ekologistak Natura 2000 Sarearen barruan dagoen eremuan egin dituzten lan horiek data zehatz batean egin dituztela nabarmendu du: “Nahita piztutako sutea egin eta bi urtera egin dituzte lan horiek. 500 hektarea erre zituen Jaizkibelgo iparraldeko magalean, abeltzain ezagunen mesedetan”.
Pinudietan egindako soiltze lanak txalotu dituzte ekologistek: “Egin duten entresaka berezi horretan pinuak moztu dituzte, eta bertako zuhaitzak mantendu dituzte (haritzak, ametzak, lizarrak, urkiak…). Zuhaitz horiek pinuek zein beste zurgintza landaketek okupatutako eremua eskatzen ari ziren orain dela urte batzuk”. Lanen emaitzarekin pozik daude Oarsoaldeko Eguzkiko kideak, “baso natural indartsu bat egin delako”. Horrez gain, bizirik gabeko egur kopurua ere nabarmendu dute, flora eta faunako hainbat espezieentzako babesleku eta elikagai moduan balio duelako. “Horrez gain”, esan dute, “materia organiko hori ongarria izango da hamarkadatan zehar suteek eta pinuek kaltetu duten lurrarentzat”.
Horrela, Lezoko Udalak egin dituen ekintzak eredu moduan hartzeko eskatu diete bai Gipuzkoako Foru Aldundiari bai gainontzeko udalei. “Gure basoen birgaitze integrala egiteko ahal diren baliabide guztiak jartzeko eskatzen diegu, biodibertsitatea zaintzeko egiten diren hainbat ekintza oker ekidinez”. Gaur egun pinudi “gehiegi” daudela uste du Eguzkik. “Insignis pinuak zein beste hainbat zuhaitz exotiko hondamendi ekonomikoa dira erakundeentzako, baita hondamendi ekologikoa ere”. Gainera, trafikoari irekita dauden mendiko pisten kopurua ere kritikatu dute. Horrez gain, aldundiak Talaia errekastoaren ibarrean bertako floraren presentzia indartzeko ekintzak egin dituela gogorarazi du Eguzkik.
Lezoko beste bi eremutan ere
Baso lanak Jaizkibelen egiteaz gain, herriko beste bi txokotako biodibertsitatea hobetu du udalak. Hala, San Pedro auzoaren ondoan, Olatzar errekaren ondoko zuhaitzak kimatu zituzten.
Altamiragain parkean, ehun zuhaitz eta zuhaixka inguru landatu dituzte. Azken urtean 500 zuhaitz inguru landatu dituzte.

