Txakurrak hezteko debaldeko saioak egingo dituzte hilaren 20an eta 21ean
Datorren asteko ostiral eta larunbatean txakurrak hezteko jardunaldiak egingo dituzte Puianako txakurren aisialdi gunean. Irungo Udalak antololatu ditu, Udaltzaingoko Bizikidetza Unitatearen bitartez, eta Richard Garcia-Calvo hezitzaileak zuzenduko dit...
Datorren asteko ostiral eta larunbatean txakurrak hezteko jardunaldiak egingo dituzte Puianako txakurren aisialdi gunean. Irungo Udalak antololatu ditu, Udaltzaingoko Bizikidetza Unitatearen bitartez, eta Richard Garcia-Calvo hezitzaileak zuzenduko ditu; ekimena, Irun Gizalegez kanpainaren barruan kokatzen da. Jardunaldiak doan izango dira, baina tokia mugatua denez, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, posta elektronikoz. Interesatuaren izen abizenak, telefonoa eta txakurraren arraza adierazi behar dira.
Izena ematerako orduan jardunaldiei buruzko informazioa igorriko zaio interesatuari, hala nola, eduki zehatza, zer eraman behar den, etabar. Antolatzaileek jakinarazi dutenez hemezortzi urtetik beherakoek ere parte hartu dezakete, hori bai, heldu batek lagunduta.
Txakurrak hezteko saioak hilaren 20an eta 21ean izango dira, Puianan: ostiralean 17:00etatik 19:00etara, eta larunbatean 11:00etatik 13:00etara.

