Kamishibai saioak ostirala arte Ikust Alaian
Ikust Alaian haurrentzako Kamishibai saioak ematen ari dira egunotan. Atzo hasita, egunero egingo dituzte, ostirala arte; liburutegiko langileek beraiek prestatu dituzte saioak, eta Iruñeko Yamaguchi liburutegiaren laguntza izan dute horretarako. Eman...
Ikust Alaian haurrentzako Kamishibai saioak ematen ari dira egunotan. Atzo hasita, egunero egingo dituzte, ostirala arte; liburutegiko langileek beraiek prestatu dituzte saioak, eta Iruñeko Yamaguchi liburutegiaren laguntza izan dute horretarako. Emanaldiak doanekoak dira, eta goizeko hamaiketan hasten dira.
Kamishibai “paperezko drama” esan nahi du japonieraz, eta istorioak kontatzeko era bati egiten dio men, XII. gizaldian Japoniako tenplo budistetan sortutakoa.
Han, monjeek emakiak (irudiak eta testua elkartzen dituzten pergaminoak) erabiltzen zituzten, irakasgai moralak zituzten istorioak kontatzeko, gehienbat alfabetatu gabeak ziren entzuleei. XX. mendean neurri handi batean telebistak tradizioa ordezkatu zuen, baina biziberritu berri izan da Japoniako liburutegietan eta oinarrizko eskoletan.

