Igandean erretretadunentzat izango dira Meakako bilerak
Pazko astelehenean hasita, Meakako bilerak (festak) egiten ari dira, auzo elkarteak antolatuta. Mendi ibilaldi neurtua egin zuten herenegun, baina ekitaldi gehienak datozen bi asteburuetan izango dira. Heldu den igandean, hilaren 15ean, jubilatuen egun...
Pazko astelehenean hasita, Meakako bilerak (festak) egiten ari dira, auzo elkarteak antolatuta. Mendi ibilaldi neurtua egin zuten herenegun, baina ekitaldi gehienak datozen bi asteburuetan izango dira. Heldu den igandean, hilaren 15ean, jubilatuen eguna ospatuko dute. Eguerdiko hamabietatik aurrera herri kirol saioa izanen dute, eta, probak amaituta, Gorrotxategi eta Narbaiza bertsolariak ariko dira.
Hilaren 21ean, larunbatarekin, auzokide eta bazkideen eguna izango da. Besteak beste, kotxe teledirigituen erakustaldia eta herri afaria antolatuko dituzte. Azken hilabeteetan egin duten argazki lehiaketara aurkeztutako lanen proiekzioa eta sarien banaketa ere egingo dituzte datorren larunbatean.

