Batzar nagusia egingo du Giriziak etzi
Girizia Kultur eta Kirol Elkarteak urteko batzar nagusia egingo du etzi, 19:30etik aurrera, elkartean bertan. Zazpi gaiko zerrenda osatu du elkartearen zuzendaritza batzordeak aztertzeko. Iazko balantzeak eta aurtengo egitasmoak aurkeztuko dituzte hori...
Girizia Kultur eta Kirol Elkarteak urteko batzar nagusia egingo du etzi, 19:30etik aurrera, elkartean bertan. Zazpi gaiko zerrenda osatu du elkartearen zuzendaritza batzordeak aztertzeko. Iazko balantzeak eta aurtengo egitasmoak aurkeztuko dituzte horien artean. Bazkideek galderak egiteko aukera izango dute, eta bazkideen alten eta bajen berri ere emango dute elkartearen kudeatzaileek.

