Anouilhen ‘Antigona’ antzezlana ikusi ahalko da bihar Varietesen
Le Theatre de l’Echiquier konpainiak Antigone antzezlana aurkeztuko du bihar arratsaldean Varietes aretoan, 20:30ean hasita. Antigone, Jean Anouilh antzezle bordelearrak Parisen 1944an estreinatutako ekitaldi bakarreko obra da, ia 70 urte geroago Pau...
Le Theatre de l’Echiquier konpainiak Antigone antzezlana aurkeztuko du bihar arratsaldean Varietes aretoan, 20:30ean hasita. Antigone, Jean Anouilh antzezle bordelearrak Parisen 1944an estreinatutako ekitaldi bakarreko obra da, ia 70 urte geroago Paueko (Okzitania) konpainiak Hendaiara ekarriko duena, Christian Lemarcisen zuzendaritza eta eszenografiarekin.
Antigonaren mito klasikoan oinarrituta dago, baina Anouilhek Paul Collette erresistentziako kidearen ekintza bat izan zuen iturburu, 1941eko abuztuaren 27an Pierre Laval Vichy-ko gobernu burua tirokatu zuenekoa.
Herriko Etxeko Kultura Zerbitzuarekin elkarlanean antolatutako emanaldia izanen da. Sarreraren prezioa bost euroan jarri dute.

