Argazki eta pintxo afaria eginen dute ostiralean Xaian
Heldu den ostiralean, hilak 13, Bakalau elkarteak argazki pintxo afaria antolatuko du Pausuko Xaia ostatuan. Holako dantzaldi taldeak animatuko du gaualdia. Xaian antolatzen diren ekitaldiek arrakasta handia dutenez eta tokia mugatua denez, aldez aurre...
Heldu den ostiralean, hilak 13, Bakalau elkarteak argazki pintxo afaria antolatuko du Pausuko Xaia ostatuan. Holako dantzaldi taldeak animatuko du gaualdia. Xaian antolatzen diren ekitaldiek arrakasta handia dutenez eta tokia mugatua denez, aldez aurretik telefonoz erretserba egitea eskatzen dute Bakalautik (0559 20 76 10).
Xaiako hurrengo ekitaldia Bidasoan Euskaraz izanen da. Maiatzaren 4tik 6ra eginen dute eta, besteak beste, honako ekitaldiak prestatuko dituzte: kantu afaria Kuxkuxtu txarangarekin (ostirala), pintxo txapelketa eta Euskal Herriko arno jastaketa (larunbata) eta bazkaria muxikoekin alaitua (igandea).

