Trintxerpek ezustekoa eman du Pasaia irabazita
Pasaiako bi talde nagusien arteko derbia oso lehiatua izan zen eta Don Boscon giroa primerakoa Igoera lortzeko puntu oso baliagarriak galdu zituen lehengo larunbatean Pasaiak Don Boscon, Trintxerperen kontra 2-1 irabazita. Ezustekoa eman zuten zuri urd...
Pasaiako bi talde nagusien arteko derbia oso lehiatua izan zen eta Don Boscon giroa primerakoa
Igoera lortzeko puntu oso baliagarriak galdu zituen lehengo larunbatean Pasaiak Don Boscon, Trintxerperen kontra 2-1 irabazita. Ezustekoa eman zuten zuri urdinek, azken bi jardunaldietan galdu ondoren, zuri-gorrien kontra gogor borrokatuta.
Casillasek sartu zuen Trintxerperen lehen gola, 18 minutuan, eta Katxak bigarrena, 63. minutuan.
Pasaiaren gola Leartek sartu zuen, partida amaitzeko zortzi minuturen faltan.

