‘Elurra galtza motzetan’ poema liburua atera du Gabriel Kortak
Gabriel Kortak (Donostia, 1951) Elurra galtza motzetan poema liburua argitaratu du, bere bosgarren lana. Hala nola, bakardadeari buruz hausnartu du Kortak lan honetan: “Badakizue, askatasunaren prezioa bakardadea dela”, adierazi du liburuar...
Gabriel Kortak (Donostia, 1951) Elurra galtza motzetan poema liburua argitaratu du, bere bosgarren lana. Hala nola, bakardadeari buruz hausnartu du Kortak lan honetan: “Badakizue, askatasunaren prezioa bakardadea dela”, adierazi du liburuaren hitzaurrean. Poesia eta poetak ere aipatzen ditu, “poetak hizkuntzarekin egiten du lan” bezalako hitzekin.
Ehun inguru poesia bildu ditu liburuan, eta berak egindako irudiekin osatu du. Iñaki Bastarrikaren laguntza izan du eta bera izan da editorea. Bastarrikari eskaini dizkio hitz batzuk liburuan.
Aurretik beste lau lan idatzi ditu: Isiletik (1980), Okaranak (1986), Harri hautsiak (2002) eta Laugarrenak lau (2010).