
Olaia eta Aitor atzoz geroztik ari dira Antxoko Gure Zumardian bizitzen, San Marko Mankomunitatearen ekimenez handik hona dabilen Anai Handi ekologikoan. Ahalik eta hondakin gutxien sortzeko giltzarriak erakusteko asmoz erronka bota du Olaiak, bere pisukide Aitorri ez ezik, edukiontzira gerturatzen den antxotar orori birziklatzearen gaineko guztiak azaltzeko. Igandera bitartean izango dira Antxon. Hurrengo geltokia Lasarte-Orian dute.

Hondarribiko eta Urgull mendiko gazteluen, eta Donibaneko Piedadearen historia ezagutuko dute. Hondarribian hasi eta Donostian bukatuko den «zeharkaldi historikoa» antolatu du Bixi Bixik iganderako. 08:00etan irtengo dira elkartearen egoitzatik, auto...

Euskal Herrian kenpoa praktikatzen duten 12 urtetik beherako haurrek, Udaberriko Kenpo Jaialdian parte hartuko dute etzi, 16:00etan, Honbu Japoniar Zentro Kulturalean. Katak egingo dituzte, eta teknikak erakutsiko dituzte.

Gaurko Andreak emakume taldeak antolatuta, Tomates verdes fritos filma ikusi ahalko da gaur arratsaldean Nabartenean. Filma ikusi eta gero solasaldia egingo dute.

Malasia, naturaleza viva goiburuko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute gaur Zure Abenturaren Bila programaren barruan, gazteleraz. Ekimen honetan ohikoa den bezala, lanaren egileak berak aurkeztuko du dokumentala; gaur Felipe Cambon abenturazalearen txa...

Etorkizunean bakean bizi lelopean jardunaldiak antolatu ditu BAT Bakearen aldeko Taldeak. “Gure herriaren historiaren ikuspuntutik oso une berezi eta garrantzitsuan aurkitzen gara”, nabarmendu dute antolatzaileek eta jardunaldien helburua, ...

Zinema Euskaraz ekimenaren barruan, emanaldia antolatu du Errenteriako Udaleko Euskara Sailak gaurko eta biharko. Iratxoen Erregea filma emango dute bi egunetan, goizeko bederatzi eta erdietan hasita, Errenteria Hiria Kulturgunean. Euskara departamendu...

Udal liburutegiak antolatuta, literatur solasaldia egingo dute gaur 19:00etatik aurrera Xenpelar Etxeko lehenengo solairuan. Ixiar Rozas idazlearen Edo zu edo ni liburua izango dute aztergai biltzen direnek, Ane Mayozek koordinatuta. Literatur solasald...

Maiatza inguruan izaten dira festak Iztieta auzoan, eta data hurbiltzen ari denez, jai batzordea bilduko da egitaraua prestatzeko. Deialdia biharko egin dute: 20:00etan elkartuko dira Gurekin auzo elkartearen lokalean. Antolatzaileen arabera, auzoak de...

Etzi egingo dute Jaizkibelgo Artzuko lurretan Hondarribiko hamazazpigarren Zuhaitz Eguna. Iazko gunetik oso hurbil dago aurten landatzeko prestatu duten zelaia, eta 143 izango dira guztira landatuko dituzten zuhaitzak. Iaz bezala, lizarrak landatuko di...

Herri Musika Eskolak antolatuta, Dultzaineroen Topaketa egingo dute etzi, 11:00etan, Kontzejupean. Animatzeko deia egin dute.

Bi erakusketa ditu margolari trintxerpetarrak Errenteria-Oreretan. Gaztelu ostatuan hamabi koadro jarri ditu, eta gehienak paisaiak dira. Apirila bitartean izango dira koadroak Gaztelun. Gabierrotako Zubia kafetegian hil honen bukaerara arte, paisaiak ...

Gaur, 19:00etatik 21:00etara joan behar dute Donibaneko odol emaileek erretiratuen etxera odola ematera. Berrogei emaile gehiago behar dituzte Donibanen, eta oraindik emaile ez direnei bertaratzeko deia egin diete

Pasaia Musikalek antolatutako Ganbera Musika Astearen barruan, gaur, 19:00etan, Cool-E-Brass metal seikoteak joko du Trintxerpeko alkateordetzan. Bihar, berriz, Hermunde Hirukoteak itxiko du astea. Bi kontzertuak ordu eta toki berean dira, eta biak doan.

Moneyball filma etzi emango dute, arratsaldeko zortzietatik aurrera, Matxin de Artzu kaleko Itsas Etxeko auditorioan. Sarrerek hiru euroko prezioa dute, eta emanaldiaren egunean bertan eros daitezke, auditoriumean bertan, saioa hasi baino ordu bete leh...

Hauxek zituzten kezkak eta nahiak: Dagoeneko lanean ari dira, eta martxorako hainbat ekimen antolatu dituzte.

Bihar Zine Txiroan aztertuko duten gaia frankismo garaian errepublikarrek jasandako errepresio ekonomikoa izango da. Hilabetero moduan, Mikelazulo kultur elkarteak zinemari tarte bat egingo dio, eta oraingoan, Patxi Egilazek zuzendutako lana proiektatu...

Wheels Donostiako taldeak zuzenekoa eskainiko du bihar De Cyne Reyna tabernan. Wheels taldeak pop-rocka, bluesa, soula eta funkaren doinuak eramango ditu taula gainera, 22:30etik aurrera. Kontzertua doakoa da.