Bi asteburutan zazpi kontzertu Antxoko Musika Astean
Oñateko Ganbara Abesbatzak emango du lehen kontzertua, gaur, San Fermin parrokian, 20:30ean. Gaur hasi eta hilaren 25era arte Antxoko Musika Asteaz gozatzeko aukera izango dute musikazale pasaitarrak. Pasaia Musika Bandak antolatuta, datozen bi astebu...
Oñateko Ganbara Abesbatzak emango du lehen kontzertua, gaur, San Fermin parrokian, 20:30ean.
Gaur hasi eta hilaren 25era arte Antxoko Musika Asteaz gozatzeko aukera izango dute musikazale
pasaitarrak. Pasaia Musika Bandak antolatuta, datozen bi asteburuetan izango dira kontzertuak,
hiru asteburu honetan, eta lau hurrengoan. Urtero legez, hiru gune izango ditu asteak: San
Fermin parrokia, Kultur Etxea, eta GureZumardia, eta programan musika korala eta instrumentala
uztartutako dituzte.
Asteburu honetan, musika korala, Oñateko Ganbara Abesbatzaren eskutik entzun ahal izango
da, gaur, 20:30ean, parrokian. Bihar, berriz, Aequal abeslari laukoteak
kantatuko du, toki eta ordu berean, eta igandean, azkenik, musika instrumentalak hartuko
du lekukoak, Musiké Tekne biolin laukotearen eskutik. Kontzertua elizan da, 19:30ean.
Illunbe Bandaren kontzertua
Lan egunetako etenaren ondotik, hilaren 23an ekingo diote berriro programazioari, ostiralarekin.
Orduan, Astigarrako Eira taldearen txanda izango da. Kultur Etxean emango dute kontzertua,
20:30ean. Hilaren 24ean, berriz, Pasaia Abesbatzak abestuko du Leioako Orpheo Abesbatzarekin batera. Bi kontzertuak, ostiralekoa zein larunbatekoa, 20:30ean dira, eta biak parrokian.
Illunbe Musika Bandak hilaren 25ean joko du, igande eguerdian, 13:00etatik aurrera,
Antxoko Gure Zumardian, eta egun berean, iluntzean, Errenteria-Oreretako Landarbaso
Abesbatzak emango du Astearen barruko azken kontzertua.

