
urruntze agindua urratu duelakoan gizon bat atxilotu dute

Gaztetxearen beharra alkdarrikatzeko taillerrak antolatu dituzte udal arkupeetan gazteek gaur goizean.

Gaur goizean agerraldia egin dute Lezoko plazan, Lezoko Zero Zabor Taldea aurkezteko, zero zabor filosofiaren alde egiteko. Esan dutenez, hondakinena “guk sortutako arazoa” da, eta “bizi dugun kontsumo ereduak gehiegizko hondakin kopu...

Bihar, udal txistulari taldekoak Katea (Landetxa) eta Urdanibia auzoetatik ibiliko dira, 09:00etatik aurrera.

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. Oiarso-BKL (Etzi, 11.45ean, Pasai Donibaneko kiroldegian). Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Oiarso-ATB Gazkoplastika ITB (Etzi, 11:45ean, Galtzarabordan...

Haurren lehenengo hizkuntza euskara izateko sentsibilizazio kanpainaren parte da ekimena UEMAk autoetan jartzeko Kontuz haurrak! pegatina berria kaleratu du. Martxoaren 12tik Oiartzunen erroldatzen diren haur jaioberrien gurasoek pegatina berri hori jasoko dute, beste zenbait oparirekin batera (Guraso gara! gida, alkatearen gutuna, hazkuntza faseen liburuxka eta Lo-lo maite kantuen CDa). Material hori guztia euskararekin lotuta dago. Udalak gogorarazi duenez, «familia bidezko transmisioa gauzatzeko, ezinbestekoa da familia osatu berriengan eragitea, haurraren lehendabiziko hizkuntza euskara izan dadin». Udalak banatzen duen materialarekin, «sentiberatzeko, eskolatzeko eta euskarazko zerbitzuen aukerak» eskaintzen dizkiete gurasoei. «Euskararen jarraipena familia sortzen den unetik bermatzen lagunduko dituzten baliabideak eskaintzea beharrezkoa da», udalak gogorarazi duenez. Horrela, gurasoek haurrarekin duten lehenengo komunikazio jarduerak euskaraz izateko laguntza eskaini nahi du udalak.

Bihar, Chimeres antzerki taldeak Wajdi Mouawaden Forêts lana taularatuko du Mendi Zolan kulturgunean. 20:30ean hasiko da saioa.

Etzi, igandearekin, Hendaian Kantuz ekimenaren saioa izango da; Merkatu Zaharrean elkartuko dira.

Martxoko udalbatzarrari begira, bi mozio aurkeztuko ditu PSE-EEk. Batean, enplegu plan bat egiteko eskatuko dio udalari, eta horretarako, 500.000 euro bideratzea proposatzen du. Bestea, berriz, Niessen merkataritza zentroko supermerkatua kudeatuko duen enpresari babesa emateko izango da. Bigarren proposamenari lotuta, supermerkatua jartzea garrantzitsutzat jo du PSE-EEk, eta aukera hori ezin dela galdu esan du. Sabecoko langileak subrogatzeko udalak aurkeztutako konpromisoari buruz galdetuta, PSE-EEk adierazi du “lehentasuna” ematen diola enpresa berria sartzeari. Merinok erretiroa hartuko du Udalbatzar horretan bertan Juan Carlos Merinok zinegotzi izateari utziko diola jakinarazi dute gaur goizean Merinok berak eta Jose Angel Rodriguezek. Errenteriako alkate izandakoak erretiroa hartuko du, eta hain zuzen, Rodriguezek berak hartuko du PSE-EEko bozeramaile kargua. Horrez gain, PSE-EEko bi kideek udal gobernu taldearen hamar hilabeteen balantzea egin dute, eta batik bat, inbertsioak egin behar dituela nabarmendu dute. Hain zuzen, 2011ko ekitaldiko kontuen likidazioa egin ostean, gastuetarako 1,3 milioi euroko soberakin bat egon dela jakinarazi dute: “Horrek egiaztatzen du ez ginela gaizki ari, nahiz eta asko kritikatu gaituzten”, adierazi du Rodriguezek. Hain zuzen, soberakin horrekin uste du egin behar direla inbertsioak. Udal gobernua, ordea, horretatik “ihes” egiten ari dela iritzi dio, eta dirurik ez dagoela esaten duenean “dirua bazegoela eta badagoela eta gauzak egin daitezkeela” frogatu [...]

Aurten 400 urte bete dira Anaka auzoko Jaizubia eremuan kokatuta dagoen Urdanibia Jauregia eraiki zutenetik; XV. mendeko errota eta burdinolarekin multzoa osatzen du jauregiak (ikus BOGA astekarian argitaratutako erreportajea). Hain data esanguratsuan, hainbat ekitaldi antolatu ditu Anaka 1881 Kultur Elkarteak, bere presidente Agustin Moratek azaldu duenez: “urtemuga hori ospatzeko egitarau xume bat prestatu dugu”. Egitaraua Hilak 20, asteartea Hitzaldia: Las mujeres en el siglo XVII (Emakumeak XVII. mendean) hitzaldia, Mertxe Trancheren eskutik. 19:30ean, Anakako parrokiko auditorioan. Hilak 22, osteguna Hitzaldia: Aventuras y desventuras de Sancho de Urdanibia (Antso Urdanibiaren abentura eta zoritxarrak), Ana Galdos Monforten eskutik. 19:30ean, Anakako elizako auditorioan. Hilak 24, larunbata Musika aperitifa, Anakako musikarien eskutik, Jose Maria Irastortzaren zuzendaritzapean: Luis XIV.aren gorteko melodiak (J.B. Lully). 13:30ean, Anakako Jaibiltzarrean (Casino), Fabiola erreginaren kalea, 5. Bazkaria XVII. mendeko erara. Anakako Jaibiltzarrean. 12 euroan. Leku mugatuak (izena emateko deitu telefono honetara: 657 77 31 93).

Barne Sailak jakinarazi duenez, 450 kilo haxix zeraman autoa atzeman zuen atzo Ertzaintzak Irungo aparkaleku publiko batean. Arratsaldeko bostak inguru zirela, Frantziako matrikula zuen autoak irregulartasun batzuk zituen. Datuak ziurtatu ostean, lapur...

Hamazazpigarrenez Zuhaitz Eguna egin dute gaur Artzuko lur inguruetan. Guztira 143 zuhaitz landatu dituzte, eta horietatik 73k mutil izena daramatela eta beste 70ak berriz, neska izena azaldu du Gregorio Berrotaran zinegotziak. Izenik erabilienak mutilen artean, Jon, Galder eta Iker izan dira; nesken artean berriz, Naroa, Nahia, Martina eta Nora.

Gaur gauerdian festa egingo dute Pagoan. Bertan Javier Solana Bartzelonako Dj-ak jarriko du giroa. Ez da bakarra izango, berekin batera Haitor Tech, Furonia & Paolo Solo, Thomas Thotton & Lolitta eta Christian Martino ere ariko dira. Sarrerak (kontsumizio batekin) hamabost euro balio ditu.

Berria Taldea (Oarso Bidasoko Hitza barruan dago) ekonomikoki sostengatzeko egitasmoa da ziztadena. Horri buruz hitz egiteko, bilera egingo dute Lezon, herri mailako dinamika azaltzeko asmoz. Bilera asteartean, hilaren 20an, izango da Kultura Aretoan, ...

Bilduk aurreko udalbatzak hartutako erabakia errespetatzen ari dela esan du Niessengo Supermerkatuaren auziaren gainean.

Joxe Mari Gurrutxaga Gurru preso ohia omendu zuten atzo iluntzeko karteladaren ondoren. Udaletxe aurrean egindako ekitaldian ehun lagun inguruk hartu zuten parte. Aurreskua dantzatu zieten bere senideei, eta bere bizitzako pasarterik gogorrenak gogora...

Marquez familiaren kasuarekin batera, beste sei kaleratze aztertzen ari da Gipuzkoako Stop Deshaucios taldea udalerrian. Mari Carmen Marquez eta haren sendiari elkartasuna adierazteko herenegun egindako agerraldian eman zuten datu horren berri, Xabi Soto Stop Deshaucios taldeko kideak, eta Xabier Gartzia Oarsoko Babes Taldeko kideak. “Ziurrenik, Mari Carmenek bere kasua publikoki azaltzean izan duen adoreagatik, berea bezalako egoera latza bizitzen ari diren beste pertsona batzuei kalera ateratzeko indarra eman die”, esan zuen Sotok. Halaber, halako egoeran daudenak, euren burua erruduntzat jotzetik, “biktima sentitzera” pasatu direla gaineratu zuen Stop Deshaucios taldeko kideak, “etxebizitza, eskubide bat izan beharrean, merkantzia izatea baimendu eta bultzatu duen sistema baten biktima direlako”. Manifestazio deialdia Agerraldi horretan, Marquez familiari elkartasuna adierazteko eta kaleratzeak salatzeko biharko deitu duten manifestazioaren berri eman zuen. Beraun auzoko Pablo Sorozabal plazan hasiko da manifestazioa, 18:00etan, eta herriko kaleak zeharkatuko ditu Herriko Enparantzan amaitzeko. Guztira, 33 talde eta eragilek egin dute bat manifestazio deialdiarekin: “Alderdi politiko, sindikatu, auzo elkarte, eta askotariko eragileek babestu dute deialdia, eta bihar, egungo legedian aldaketa sakonak egiteko, eta etxebizitza duin bat bermatuko duen eredu berri bat exijituko dugu”. Halaber, kaleratzeen arazoari irtenbidea emateko erabakiak banketxeen esku uztea ez dutela onartuko esan zuten Sotok eta Gartziak. Lortutako babesarengatik, biharkoa, manifestazio [...]

Erlojupeko estropada izango da bihar San Pedron, 17:00etatik aurrera. Estropada ez da puntuagarria, eta traineruek lau luze osatu beharko dituzte. Parte hartzaileak: Orio, Isuntza, Txapela, Hondarribia, Getaria, Portugalete, Trintxerpe, Hibaika, Urdaib...

Gipuzkoako Boxeo Txapelketa jokatuko dute bihar Beraungo frontoian, Gipuzkoako Boxeo Federazioak eta udalerriko Paco Bueno boxeo taldeak antolatuta. Otsailaren 4an jokatzekoa zen txapelketa hori, baina elurra zela-eta bertan behera utzi behar izan zute...