Portuarekin dituen “gatazken” berri emateko herri batzarrak deitu ditu udalak
Lehengo astearteko plenoan eman zuen albistea Amaia Agirregabiria alkateak. Esan zuenez, “hainbat gatazka” ditu udalak Portuarekin, eta horiek herritarrekin konpartitzeko ordua iritsi dela erabaki dute. Horregatik deituko dituzte batzar ire...
Lehengo astearteko plenoan eman zuen albistea Amaia Agirregabiria alkateak. Esan zuenez, “hainbat gatazka” ditu udalak Portuarekin, eta horiek herritarrekin konpartitzeko ordua iritsi dela erabaki dute. Horregatik deituko dituzte batzar irekiak barrutiz barruti. Lehen batzarra astelehenerako deitu dute, 19:30ean, Trintxerpeko alkateordetzan, eta bigarrena, astearterako, Donibanen, pleno aretoan, 19:30ean. Antxoko eta San Pedroko batzarren datak zehazteko dituzte, eta data erabakitzen dutenean publikoki jakinaraziko dutela esan zuen.