Manuel Millan (EB): “aurrekontuak udal kudeaketaren eskuineratzea areagotuko du”
Irungo Ezker Batua-Berdeak udal taldeak asteazken goizeko ez ohiko udalbatzarrean onartutako aurrekontuaren balorazioa egin du. Manuel Millan hautetsiaren esanetan “aurretik PPk eta PSE-Eek adostutako akordio baten eskenaratzea izan zen, emendakinez emendakin, beste alderdi eta hautetsiei ikusle soil bilakatuz”. Bere ustez Irungo udal udeaketaren “eskuineratzea areagotu da”, eta adibide batzuk jarri ditu: “oso positiboa izan den” maskulinitatearen tailerra ezabatu, hirugarren munduko laguntzak %0,74tik 0,55ra jatsi, eta “urjentziazko behar publikoen gainetik erakunde pribatuen mesederako eta ez horren beharrezkoak diren ekintza batzuk onartu dituzte”. Azken horren harira Millanek kritikatu du “Kale Nagusiko komenturarako sarbidea konpontzeko partida bat onartzea eta Haurreskolako hezetasuna eta Ikastola Txikiko teilatuaren konponketak atzeratu izana”. Millanek adierazi du aurrekontuetan lortutako hitzarmena ez dela nobedadea, “kiroldegietako pribatizazioetan ikusi zen bezala”, eta Eusko Jaurlaritzan bi alderdiek duten akordioaren Irunerako hedapena dela gehitu du: “euren helburu bakarra ahalik eta denbora gehien boterean irautea da, garatu beharreko programari kasu egin gabe”.
Irungo Ezker Batua-Berdeak udal taldeak asteazken goizeko ez ohiko udalbatzarrean onartutako aurrekontuaren balorazioa egin du. Manuel Millan hautetsiaren esanetan “aurretik PPk eta PSE-Eek adostutako akordio baten eskenaratzea izan zen, emendakinez emendakin, beste alderdi eta hautetsiei ikusle soil bilakatuz”.
Bere ustez Irungo udal udeaketaren “eskuineratzea areagotu da”, eta adibide batzuk jarri ditu: “oso positiboa izan den” maskulinitatearen tailerra ezabatu, hirugarren munduko laguntzak %0,74tik 0,55ra jatsi, eta “urjentziazko behar publikoen gainetik erakunde pribatuen mesederako eta ez horren beharrezkoak diren ekintza batzuk onartu dituzte”. Azken horren harira Millanek kritikatu du “Kale Nagusiko komenturarako sarbidea konpontzeko partida bat onartzea eta Haurreskolako hezetasuna eta Ikastola Txikiko teilatuaren konponketak atzeratu izana”.
Millanek adierazi du aurrekontuetan lortutako hitzarmena ez dela nobedadea, “kiroldegietako pribatizazioetan ikusi zen bezala”, eta Eusko Jaurlaritzan bi alderdiek duten akordioaren Irunerako hedapena dela gehitu du: “euren helburu bakarra ahalik eta denbora gehien boterean irautea da, garatu beharreko programari kasu egin gabe”.