Ligako azken partidan zaleei garaipena eskaini die Hondarribia-Irun taldeak
Bukatu da Emakumeen Saskibaloi Liga. Denboraldi gogorra izan da Hondarribia-Irunentzat, baina taldeak helburua bete du. Datorren denboraldian Lehen Mailan jokatzeko eskubidea lortu du, kostata, baina azkenean saskibaloiaren elitean jarraituko du emakumeen taldeak. Gainera, ligako azken jardunaldiko partida irabazi zuten larunbatean Zaragozako Mann Filter taldearen aurka, 68-58ko emaitzarekin, eta etxeko jokalariek zaleei eskaini zieten garaipena. Larunbatean, eguerdiko hamabietan jokatu zuen Hondarribia-Irunek Hondartza kiroldegian. Teledeporte telebista kateak partida zuzenean eman zuen, beraz, beste behin, telebistagatik jokatu behar izan zuten hain ezohiko ordutegian. Mann Filter Zaragoza garaitzeko gogoa erakutsi zuten partidaren hasieratik etxekoek, nahiz eta Zaragozako taldea sailkapen nagusiko bosgarren postuan egon: Liga irabazteko kanporaketan sartzeko borrokan zebilen, eta Hondarribian galduta, aukera hori galdu dute, azkenean bosgarren izan direlako sailkapen nagusian. Lehen laurdenean errenta ona hartu zuten Hondarribiako jokalariek. Nahiz eta partida 0-4 galtzen hasi, lehen hamar minutuen ondoren 19-8ko emaitza irakur zitekeen markagailuan. Bigarren laurdenean Zaragozako taldeak ez zuen arnasa hartzeko tarterik izan, eta 35-25 emaitzarekin joan ziren atseden hartzera bi taldeak. Hirugarren laurdenaren hasieran, baina, kanpokoek defentsan estutu eta aldea bost puntura murriztea lortu zuten, baina berdeak lehen zatiko jokoa egiten hasi ziren berriz ere, eta azken laurdenera iristerako, hamar puntuko aldeak bere horretan jarraitu zuen (51-41). Azken laurdenean saskibaloi erakustaldia [...]
Bukatu da Emakumeen Saskibaloi Liga. Denboraldi gogorra izan da Hondarribia-Irunentzat, baina taldeak helburua bete du. Datorren denboraldian Lehen Mailan jokatzeko eskubidea lortu du, kostata, baina azkenean saskibaloiaren elitean jarraituko du emakumeen taldeak. Gainera, ligako azken jardunaldiko partida irabazi zuten larunbatean Zaragozako Mann Filter taldearen aurka, 68-58ko emaitzarekin, eta etxeko jokalariek zaleei eskaini zieten garaipena.
Larunbatean, eguerdiko hamabietan jokatu zuen Hondarribia-Irunek Hondartza kiroldegian. Teledeporte telebista kateak partida zuzenean eman zuen, beraz, beste behin, telebistagatik jokatu behar izan zuten hain ezohiko ordutegian.
Mann Filter Zaragoza garaitzeko gogoa erakutsi zuten partidaren hasieratik etxekoek, nahiz eta Zaragozako taldea sailkapen nagusiko bosgarren postuan egon: Liga irabazteko kanporaketan sartzeko borrokan zebilen, eta Hondarribian galduta, aukera hori galdu dute, azkenean bosgarren izan direlako sailkapen nagusian.
Lehen laurdenean errenta ona hartu zuten Hondarribiako jokalariek. Nahiz eta partida 0-4 galtzen hasi, lehen hamar minutuen ondoren 19-8ko emaitza irakur zitekeen markagailuan.
Bigarren laurdenean Zaragozako taldeak ez zuen arnasa hartzeko tarterik izan, eta 35-25 emaitzarekin joan ziren atseden hartzera bi taldeak.
Hirugarren laurdenaren hasieran, baina, kanpokoek defentsan estutu eta aldea bost puntura murriztea lortu zuten, baina berdeak lehen zatiko jokoa egiten hasi ziren berriz ere, eta azken laurdenera iristerako, hamar puntuko aldeak bere horretan jarraitu zuen (51-41).
Azken laurdenean saskibaloi erakustaldia eman zuten etxekoek, eta hamazazpi puntuko aldea izatea lortu bazuten ere, azkenean, 68-58 bukatu zen lehia.
Lehenengo itzulian Hondarribia-Irunek 74-63 galdu zuen Zaragozaren aurka, eta larunbateko partidan, horri buelta eman eta garaipena etxekoentzat izan zen.


