Amaia Muguruza. Ikaslea.
«Ikasle eta gazte bezala egin dut greba. Murrizketekin ikasteko eskubidea ukatuko digute eta hezkuntza guztiz ezinbestekoa da. Ia-ia kaleratze libreak ekarriko ditu erreformak eta ez dakit zein etorkizun izango dudan».
Garikoitz Sagarzazu. Ikaslea.
«Sistema honek inongo etorkizunik ez duela ikusten dut. Gaur egun dugun krisia ez da soilik ekonomikoa, ekologikoa ere bada besteak beste. Kapitalismoa ez den beste alternatiba bat behar dugu».
Xabier Vesga. Txistularia.
«Bai, dagoen egoerarekin behar da. Bazen garaia denok batera zerbait egiteko. Gauza da abertzaleak batzea, baina besteak ere batzeko eguna iritsi dela ematen du. Ea ekonomia honi buelta ematen diogun».
Fernando Saiz. Mekanikaria.
«Bai, egin dut. Lan erreforma gure aurka doan zerbait dela iruditzen zait. Garrantzitsuena orain denak kalean ikustea da, etxean egon beharrean kalera irten behar dugu. Bakarrik ez gaudela sentitu behar dugu».
Ismael Lopez. Osakidetzako langilea.
«Ez dut egin, Osakidetzan gutxieneko zerbitzuak egin behar nituelako, baina grebaren alde nago. Gertatzen ari den guztia ez da bidezkoa eta erantzun egin behar zaie. Aurretik lortutakoa egun gutxitan kenduko digute».