Hondarribia Txartelarekin, %5eko deskontuak
Higer Merkatarien Elkarteak Hondarribia Txartelaren aukerak zabaldu ditu. Hala, maiatzaren 31ra arte, %5eko deskontua izango dute txartel horrekin erosketak egiten dituztenek elkartearen denda eta ostalaritza establezimenduetan. Hondarribiko 40 estrablezimendutik gora dira txartela onartzen dutenak. Higerren, Ostalaritza Elkartearen eta Rural Kutxaren ekimenez sortu zuten iaz, lankidetza hitzarmena sinatu zutelako. Fideltasun tresna bezala definitu zuten, hiriko merkataritza establezimenduak lehiakorragoak izateko, gune handiei aurre egiteko. Txartelarekin, deskontuez gain, bestelako abantailak eta opariak jaso ditzakete herritarrek. Hiriko merkataritzaren alde egin dute txartelaren sustatzaileek, «arreta berezitua, kalitatea, banakako aholkularitza eta hurbiltasuna» ematen dutelako.
Higer Merkatarien Elkarteak Hondarribia Txartelaren aukerak zabaldu ditu. Hala, maiatzaren 31ra arte, %5eko deskontua izango dute txartel horrekin erosketak egiten dituztenek elkartearen denda eta ostalaritza establezimenduetan.
Hondarribiko 40 estrablezimendutik gora dira txartela onartzen dutenak. Higerren, Ostalaritza Elkartearen eta Rural Kutxaren ekimenez sortu zuten iaz, lankidetza hitzarmena sinatu zutelako. Fideltasun tresna bezala definitu zuten, hiriko merkataritza establezimenduak lehiakorragoak izateko, gune handiei aurre egiteko. Txartelarekin, deskontuez gain, bestelako abantailak eta opariak jaso ditzakete herritarrek. Hiriko merkataritzaren alde egin dute txartelaren sustatzaileek, «arreta berezitua, kalitatea, banakako aholkularitza eta hurbiltasuna» ematen dutelako.