Hiri Debekatuaren Mapa egitasmoak lehen fruituak eman ditu
Emakumeentzako seguruak ez diren puntuak zehazteko hiriko hainbat taldek eta Udaleko Gizarte Ongizate arloak Hiri Debekatuaren Mapa egitasmoa burutu zuten iazko udazkenean. Bertan jasotako ondorioen txostena otsailaren 22an aurkeztu zuten udalean; hiriko 42 puntu ilun argitzeko eskaera egiten zuten. Azken asteetan obrak egin dituzte sei lekutan. Cristina Laborda obretako arduradunak azaldu duenez iraupen laburreko lanak egin dituzte, “gehienbat argiteriari dagozkionak, eta kasuren batean emakumeen segurtasun ezaren sentsazioa murrizteko elementuren bat jarri dugu”. Lehen aktuazioetan batez ere errepideen azpiko tuneletan jardun dute: Letxunborro etorbideko tunela: iaz jarritako argiak konprobatu dituzte, eta egokiak direlako, hala utzi dute. Oxinbiribileko lurrazpiko pasabidea: tunel bakoitzea argi bat jarri dute. Olaberriako errepidea: Tunel barruak argi foko bat jarri dute. Ramon Iribarren kalea, bariantearen azpiko pasabideak: hesiak jarri dituzte, ez pasatzeko. Aranibarreko tunela: fokoetako bi egunez piztuko dituzte. Argi zuriak aldatuko dituzte. Jesus kalea: kaleko hiritartze lanak amaituta lehen zegoen segurtasun eza desagertu dela uste dute.
Emakumeentzako seguruak ez diren puntuak zehazteko hiriko hainbat taldek eta Udaleko Gizarte Ongizate arloak Hiri Debekatuaren Mapa egitasmoa burutu zuten iazko udazkenean. Bertan jasotako ondorioen txostena otsailaren 22an aurkeztu zuten udalean; hiriko 42 puntu ilun argitzeko eskaera egiten zuten. Azken asteetan obrak egin dituzte sei lekutan.
Cristina Laborda obretako arduradunak azaldu duenez iraupen laburreko lanak egin dituzte, “gehienbat argiteriari dagozkionak, eta kasuren batean emakumeen segurtasun ezaren sentsazioa murrizteko elementuren bat jarri dugu”. Lehen aktuazioetan batez ere errepideen azpiko tuneletan jardun dute:
- Letxunborro etorbideko tunela: iaz jarritako argiak konprobatu dituzte, eta egokiak direlako, hala utzi dute.
- Oxinbiribileko lurrazpiko pasabidea: tunel bakoitzea argi bat jarri dute.
- Olaberriako errepidea: Tunel barruak argi foko bat jarri dute.
- Ramon Iribarren kalea, bariantearen azpiko pasabideak: hesiak jarri dituzte, ez pasatzeko.
- Aranibarreko tunela: fokoetako bi egunez piztuko dituzte. Argi zuriak aldatuko dituzte.
- Jesus kalea: kaleko hiritartze lanak amaituta lehen zegoen segurtasun eza desagertu dela uste dute.