Gaur banatuko dituzte SMS eta 2daide lehiaketen sariak
Oarsoaldea Garapen Agentziako Euskara Zerbitzuak antolatu dituen VI. SMS Lehiaketaren eta 2daideren sariak gaur banatuko dituzte, 19:00etan, Antxoko Kultur Etxean. ‘Zure gustuko abeslariak diskoan eskaintza bat idatziko dizula esango balizu, zer ...
Oarsoaldea Garapen Agentziako Euskara Zerbitzuak antolatu dituen VI. SMS Lehiaketaren eta 2daideren sariak gaur banatuko dituzte, 19:00etan, Antxoko Kultur Etxean. ‘Zure gustuko abeslariak diskoan eskaintza bat idatziko dizula esango balizu, zer jartzea gustatuko litzaizuke?’ hautatu dute gaitzak SMS lehiaketarako.
Eskualdeko DBH4ko ikasleek aukeratu dituzte SMS esaldi irabazleak eta sarituak 300 euroko erosketa txartela jasoko du aukeratzen duen Oarsoaldeko dendetan gastatzeko.
Esne Beltza musika taldeko kideak bertan izango dira, eta Euskaraz bizi nahi dut abestia abestuko dute.

