EAJren ustez gobernuak kontsentsuari uko egin dio
Eusko Alderdi Jeltzalearen udal taldeak aurrekontuen osoko bilkuraren ondorengo balorazioa egiteko deitu ditu komunikabideak. Jeltzaleek salatu dute PSE-EEk, PPk eta Bilduk beraien proposamenak torpedeatu dituztela. Hala, Belaskoenean eta Artian hirigintza lanak egiteko proposamenari jarri du adibide bezala: “Ez gobernuak, ez Bilduk, ezta PPk ere, ezin zuten EAJren proposamenak aurrera ateratzen uzten, baina ere berean, ezin zituzten auzo horiek ezer gabe utzi, eta guk egindako proposamenentzako, Belaskoeneako aparkalekurako eta Artiako berrantolaketa planerako, alternatiba bat asmatu zuten, nahiz eta EAJren proposamenak bideragarriak ziren eta auzo elkarteekin adostutakoak izan”. Jeltzaleen bozermaleak gogoratu du alkateak askoetan “auzoetarko kalitatea” aldarrikatu duela, baina kalitate hori edozein lekutik etorrita onartu behar dela esan zuen Iridoyk, “proposamena egiten duenak, egiten duela”. Benetako ekintzen beharra aldarrikatu zuen eta “diru gutxiago xahutzea” ikerketetan: “Azkenean gauzatu ez zen Artiako lurrazpiko aparkalekurako ikerketa eta proiektua egiteko 260.000 euro gastatu zituzten; diru horrekin nahikoa izango litzateke guk auzo horretarako proposatzen ditugun hirigintza lanak burutzeko”. Iridoyk eskerrak eman zizkion Ezker Batuko hautetsi Manuel Millani, plenoan adierazi baitzuen onartutako azken proposamena (udal gobernuak egindakoa) EAJren proposamenaren ondorioz onartu zela. “Orain bi auzoetako herritarrek dute hitza, eta gure babes osoa izango dute”, gaineratu zuen jeltzaleen ordezkariak. Beste hiru onartu Bi zuzenketa horiez gain (Belaskoeneakoa eta Artiakoa) [...]
Eusko Alderdi Jeltzalearen udal taldeak aurrekontuen osoko bilkuraren ondorengo balorazioa egiteko deitu ditu komunikabideak. Jeltzaleek salatu dute PSE-EEk, PPk eta Bilduk beraien proposamenak torpedeatu dituztela. Hala, Belaskoenean eta Artian hirigintza lanak egiteko proposamenari jarri du adibide bezala: “Ez gobernuak, ez Bilduk, ezta PPk ere, ezin zuten EAJren proposamenak aurrera ateratzen uzten, baina ere berean, ezin zituzten auzo horiek ezer gabe utzi, eta guk egindako proposamenentzako, Belaskoeneako aparkalekurako eta Artiako berrantolaketa planerako, alternatiba bat asmatu zuten, nahiz eta EAJren proposamenak bideragarriak ziren eta auzo elkarteekin adostutakoak izan”.
Jeltzaleen bozermaleak gogoratu du alkateak askoetan “auzoetarko kalitatea” aldarrikatu duela, baina kalitate hori edozein lekutik etorrita onartu behar dela esan zuen Iridoyk, “proposamena egiten duenak, egiten duela”. Benetako ekintzen beharra aldarrikatu zuen eta “diru gutxiago xahutzea” ikerketetan: “Azkenean gauzatu ez zen Artiako lurrazpiko aparkalekurako ikerketa eta proiektua egiteko 260.000 euro gastatu zituzten; diru horrekin nahikoa izango litzateke guk auzo horretarako proposatzen ditugun hirigintza lanak burutzeko”.
Iridoyk eskerrak eman zizkion Ezker Batuko hautetsi Manuel Millani, plenoan adierazi baitzuen onartutako azken proposamena (udal gobernuak egindakoa) EAJren proposamenaren ondorioz onartu zela. “Orain bi auzoetako herritarrek dute hitza, eta gure babes osoa izango dute”, gaineratu zuen jeltzaleen ordezkariak.
Beste hiru onartu
Bi zuzenketa horiez gain (Belaskoeneakoa eta Artiakoa) aurrekontua gehitzeko EAJk beste lau zuzenketa partzial egin zituen, eta horietatik hiru onartu zituzten: elikagaien banku bat sortzeko proposamena (PPren beste zuzenketa baten barruan joan zen), autobus geltokietako informazioa hobetzeko zuzenketa, eta emakumeentzako seguruak ez diren tokietan hirigintza lanak egiten hasteko proposamena. Iridoy pozik agertu zen hiru zuzenketa horiek onartu zituztelako.