Dejabuk haurrentzako ‘Azken portua’ ikuskizuna emango du gaur
Haurrek antzerkia ikusiz ondo pasatzeko aukera izango dute, gaur, 17:30etik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean: Dejabu panpin laborategiak Azken Portua antzezlana emango du. Lau urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, eta Didi eta Gogo Azken portu ...
Haurrek antzerkia ikusiz ondo pasatzeko aukera izango dute, gaur, 17:30etik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean: Dejabu panpin laborategiak Azken Portua antzezlana emango du.
Lau urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, eta Didi eta Gogo Azken portu herriko azken biztanleen gora-beherak kontatuko ditu. Kostaldeko herri batean bizi dira, eta denbora da ez dutela itsasontzirik ikusi. Gogo zaharrak ez du jada egun hori gogoratzen, eta Didi gaztearen jakinminarekin bere oroimenean murgilduko dira.
Sarrerak 3 euro balio dute eta ikuskizuna hasi eta ordubete lehenago eros daitezke Errenteria Hiria Kulturgunean. 50 minutu irauten du.
Apirilaren 22an ere Errenteria Hiria Kulturgunean izango da Dejabu. Gure bide galduak lana emango du. Lan horrekin Donostia Antzerki Saria irabazi du.