Gaztelekuko erabilpen maila altua nabarmendu du Fernando San Martin ordezkariak
Aste honetan Fernando San Martin Irungo udaleko Gazteria ordezkariak Martindozenea Gaztelekuaren iazko jarduera balantzea egin du. “Instalazio hau sortu zen gizarte azpiegitura bat izateko helburuarekin, zeina gazteak elkartzeko toki bat izatea baina harago baitoa. Beraz, hemen antolatzen ditugun jarduerekin gizarteratzeko helburu eta pedagogi helburu horiekin betetzea nahi dugu, zeinaren bitartez balioak sortu ahal baitira gazteengan”, esan zuen astearteko agerraldian. Azaldu zuenez, Gaztelekuak hiru gune ditu: multiteka (bost ordenagailu eta interneteko sarbidearekin), erabilera anitzeko aretoa, eta adingabeak elkartzeko gune bat. Azken gune horrek adin talden araberako ordutegia du, hala ezarri zelako 2010ean; San Martinek adierazi zuen erabaki horri esker adin bakoitzaren beharrei egokitutako jarduerak antolatzeko aukera dagoela: “topaguneak modu horretan sozio-hezkuntzazko gune bat izateko helburua betetzen du, Irungo nerabeen beharrei eta eskariei egokitua, batez ere bertako parte-hartzea boluntarioa eta librea delako, eta bertan harremanetan jarri ahal izan dira, lagunak egin ahal izan dituzte eta abar”. Guztira, hiru guneetan 9.954 erabilera zenbatu zituzten iaz, eta horietatik 5.231 elkartzeko gunean jasotakoak izan ziren. Tailer arrakastatsuak Gazteria ordezkariaren arabera, 2011 urtean gaztelekuak nerabeen adierazpena, ekimena eta partehartzea bultzatu zituen, eta horren bi adibide jarri zituen: Komimi Azoka, 3.000 lagunek bisitatu zutena, eta Break Txapelketa, 265 partehartzaile izan zituena. Horrez gain, urtean zehar Martindozenean antolatu [...]
Aste honetan Fernando San Martin Irungo udaleko Gazteria ordezkariak Martindozenea Gaztelekuaren iazko jarduera balantzea egin du. “Instalazio hau sortu zen gizarte azpiegitura bat izateko helburuarekin, zeina gazteak elkartzeko toki bat izatea baina harago baitoa. Beraz, hemen antolatzen ditugun jarduerekin gizarteratzeko helburu eta pedagogi helburu horiekin betetzea nahi dugu, zeinaren bitartez balioak sortu ahal baitira gazteengan”, esan zuen astearteko agerraldian.
Azaldu zuenez, Gaztelekuak hiru gune ditu: multiteka (bost ordenagailu eta interneteko sarbidearekin), erabilera anitzeko aretoa, eta adingabeak elkartzeko gune bat. Azken gune horrek adin talden araberako ordutegia du, hala ezarri zelako 2010ean; San Martinek adierazi zuen erabaki horri esker adin bakoitzaren beharrei egokitutako jarduerak antolatzeko aukera dagoela: “topaguneak modu horretan sozio-hezkuntzazko gune bat izateko helburua betetzen du, Irungo nerabeen beharrei eta eskariei egokitua, batez ere bertako parte-hartzea boluntarioa eta librea delako, eta bertan harremanetan jarri ahal izan dira, lagunak egin ahal izan dituzte eta abar”. Guztira, hiru guneetan 9.954 erabilera zenbatu zituzten iaz, eta horietatik 5.231 elkartzeko gunean jasotakoak izan ziren.
Tailer arrakastatsuak
Gazteria ordezkariaren arabera, 2011 urtean gaztelekuak nerabeen adierazpena, ekimena eta partehartzea bultzatu zituen, eta horren bi adibide jarri zituen: Komimi Azoka, 3.000 lagunek bisitatu zutena, eta Break Txapelketa, 265 partehartzaile izan zituena. Horrez gain, urtean zehar Martindozenean antolatu dituzten ikastaroak eta tailerrak nabarmendu zituen San Martinek.
Iaz hiruhileko hamasei tailer egin zituzten, horien artean arrakastatsuenak sabel dantza, komikia eta emantzipazioari buruzkoak. “Oro har, 2011rako planteatzen ziren ildoak bete egin dira eta tailer berriak antolatu ahal izan ditugu erabiltzaileen iradokizunei eta parte-hartzeari esker. Gainera, Gaztelekuko jardueren hedapena hobetu egin da gizarte-sareei esker”, gaineratu zuen Gazteria arloko zinegotziak.

